AGUR ETA OHORE

Posted: 2012/09/27 in EUSKO GUDARIAK

‘Txiki’ eta Otaegi oroitu dituzte, fusilatu zituzteneko 37. urtemugan

 

1975ean fusilatu zituzten Angel Otaegi eta Jon Paredes ‘Txiki’ren oroipen ekitaldia egin dute gaur Zarauzko hilerrian. Lakuako Gobernuak ordezkaritza bidali du lehenengo aldiz: Maixabel Lasa, Biktimen Arretarako zuzendaria.

Bildu, Aralar, EAJ eta PSEko zinegotziak ere izan dira.

20120927_txiki_otaegi

Urtero legez, Zarauzko hilerrian bildu dira Ahaztuak elkarteko kideak eta Angel Otaegi eta Jon Paredes ‘Txiki’ren senideak, duela 37 urte FRAPeko hiru kiderekin batera Francoren diktadurak fusilatu zituen euskal militanteak.

Ekitaldian, Ahaztuak elkarteko kide eta senitartekoez gain, Bildu, Aralar, EAJ eta PSEko zinegotziak izan dira. Lakuako Gobernuaren izenean, berriz, Maixabel Lasa Biktimen Arretarako zuzendaria eta Ines Ibañez de Maeztu Giza Eskubideen alorreko zuzendaria joan dira.

Martxelo Alvarez Ahaztuak taldeko bozeramaileak esan du espero duela ekitaldi horretan erakundeetako ordezkarien presentzia finkoa izatea aurrerantzean. Lasari dagokionez, hauteskundeen gertutasuna dela-eta «marketing kontuagatik» ez dela joan pentsatu nahi du Ahaztuak elkarteko eledunak.

‘Eusko Gudariak’ eta ‘Internazionala’ abestuz bukatu dute ekitaldia.

Ekitaldia egin aurretik Alvarezek berak Infozazpi Irratian azaldu duenez, asteartean deia jaso zuten Lakuako Giza Eskubideen Departamentutik ea ordezkaritza bat bidaltzeko oztoporik izango litzatekeen. Nabarmendu du berak eskula ez diola oztoporik jarri inori baina argi utzi nahi izan du Zarauzkoa Ahaztuak elkarteak ‘Txiki’ eta Otaegiren senideekin batera antolatzen duen ekitaldia dela eta ez dutela utziko «ekitaldi politiko edo hateskundeetako marketin ekitaldia» bihur dadin.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s