“KAFKIARRA ETA PARANOIKOA”

Posted: 2012/09/24 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

 

Mintegi: “Ezker abertzalea da ETA amaitzeko gehien egin duena eta egiten ari dena”

 

EH Bilduko lehendakarigaiak esan du “kafkiarra” eta “paranoikoa” dela PPk bere meritu gisara aurkeztea ETAren amaiera.

ETAren jardunaren amaieran lan gehien egin duena eta egiten ari dena “argi eta garbi” ezker abertzalea izan dela ziurtzat jo du Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak. Mintegik bat egin du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiak atzo Gara egunkariak argitaratutako elkarrizketa batean esandakoarekin; alegia, ezker Abertzaleak eginiko konbentzitze lana gabe, “borroka armatuak euskal politikagintzako agertokian” jarraituko lukeela. “Ez du iraganean bakarrik egin, lanean jarraitzen du, eta zenbait pertsona espetxean daude oraindik hori egiteagatik”, gaineratu du.Gogorarazi du ez dela Otegi soilik lan horregatik espetxean dagoena.

ETAren amaiera lortzeko, “alderdi politikoen presioaz gain, beste hainbat eragilek ere garrantzia izan dute, euskal gizarteak esaterako”, esan du Mintegik, eta gaineratu du uste duela Otegi bera iritzi horrekin ados egongo litzatekeela.

Mintegik PPri egin dio kritika, ETAren amaiera PPren meritu gisara aurkezten saiatzeagatik; hori “zentzugabea, kafkiarra eta paranoikoa” dela adierazi du. “Lotsagarria” iritzi die PPren hitzei, “ezer ez egiteaz gain, bidean harriak jartzea besterik” ez dutelako egin. “Benetan lan egin duena eta ordainarazi diotena ezker abertzalea da. Gertatutakoa, adibide: pertsona batzuk espetxean daude horregatik”, esan du.

EAJri ere zuzendu zaio Mintegi. “Adore gehiago” eskatu dio, eskatutako “subiranotasun kuota lotsatiegiaren aurrean”. Uste du kontzertu ekonomikoak eman behar zuena eman duela, baina formula horrek bere jatorrian zituen helburuei ere ez diela erantzuten. Gaineratu du independentzia ez dela krisiari egiteko era bakarra, baina “anbizio gehiagorekin” jokatzeko aukera ematen duela, “kontzertutxoarekin” geratu beharrean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s