IREKI BIHOTZA MINTZALAGUNENTZAKO

Posted: 2012/09/24 in Euskara

Euskarari bihotza irekitzera animatu dute mintzalagunek

Euskaldunon mundura hurbildu direnei eta hurbilduko direnei maitasun adierazpena egitea du helburu aurtengo mintzalagun egitasmoen kanpainak.

Gaur egun 5.000 lagun ari dira programa hauetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan.

Euskaldunon mundura hurbildu direnei eta hurbilduko direnei maitasun adierazpena egitea du helburu aurtengo mintzalagun egitasmoen kanpainak. Topaguneko zuzendariak, Jasone Mendizabalek, eta egitasmo hauetako arduradunak, Arrate Illarok, gaur goizeko aurkezpenean azaldu dutenez, euskaldunok elkarrekin egoteko eta komunikatzeko sortutako elkarguneak dira mintzapraktikak; maitasunetik sortutako espazioak, hizkuntzarekiko maitasunetik. «Gune horietan esker ona da nagusi. Euskaraz bizitzeko ahalegina egitea erabaki dutenek euskaldunon komunitatean bidelagun direnekiko esker ona dute; eta euskaraz bizi garenok, gurekin batera bizitzeko hautua egin dutenekiko esker ona».

Gaur egun 5.000 lagun ari dira programa hauetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Astean ordubetez, aisialdian euskaraz aritzen dira laupabost laguneko taldetan, kafe baten bueltan, paseo bat emanez edo beste edozein ekintza eginez. Pil-pilean euskara elkarteko Arrate Gisasola kanpaina egiten ari diren gainontzeko elkarteen ordezkari gisa mintzatu da eta iaz Soraluzen hasitako sustapen lanari esker, berbalagun egitasmoak loraldi polita izan duela nabarmendu du. 25 kide daude programan, adin desberdinetakoak, herriari kolorea emanez.

‘Ireki bihotza mintzalagunentzako!’ lemadun kanpainarako gutuna eta bideoa egin dituzte.

Izena emateko informazioa, herriko euskara elkartean edo http://www.mintzapraktika.org-en.

Kaixo Laztana,

“Laztana” ala “lastana” idatzi behar da?  Hau buruhaustea!

Ez dakit nondik hasi ere. Seguru asko harrigarria egingo zaizu maitale ezezagun bat duzula jakitea, baina, hala da. Behin baino gehiagotan egon naiz zuregana hurbildu eta zerbait esateko puntuan, baina ez naiz inoiz ausartu zuzenean hitz egitera. Hori bai, kalean, dendaren batean edo tabernan ikusi izan zaitudanean, lagunekin edo nornahirekin berriketan, adi-adi egon izan natzaizu. Natzaizu… Nolako aditza, ezta? Taulan begiratu behar izan dut!

Barkatu. Euskara ikasten ari naiz. Beharbada, hortik hasi behar nuen. Hain zuzen ere, zurekin hitz egin ahal izateko ari naiz euskara ikasten. Hitz egin, edo, sinonimoen hiztegiak dioenez, berba, solas, ele. Mintzatu.

Ez dakit euskararekin ala euskaldunekin maitemindu nintzen lehenago. Berdin dio. Euskara eta euskaldunak maite ditut. Hori da dakidana. Eta badakit, baita era, maitale asko dituzuela, zorionez. Lasai. Ez zaitut niretzat nahi osorik. Gehiago esango dizut: nahiago zaitut beste batzuekin partekatuta, mintzalagun taldean.

Ireki bihotza, laztana. Zurekin hitz egin nahi dut.

Herriko mintzalagun taldean zain gauzkazu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s