“BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK”

Posted: 2012/09/24 in errepresioa, kultura

 

‘Barrura begiratzeko leihoak’ filmaren beste emanaldi bat izango da bihar

 

Donostiako Aquariumean eskainiko dute bost euskal presori buruzko dokumentala, 10:30ean, “gizartea bera klandestinitatera kondenatu ez dezaten”.

Zinez ekoiztetxeak 19 lagun ezagun gonbidatu ditu. Sarrera irekia izango da.

Zinez ekoiztetxeak jakinarazi du Barrura begiratzeko leihoak filmaren pase pribatu bat egingo duela bihar, euskal gizarteko pertsona ezagun batzuekin, “gizartea bera klandestinitatera kondenatu ez dezaten”. Hemeretzi lagun gonbidatu ditu, eta bertara joaten diren gainontzekoek sarrera irekia izango dute, aretoa betetzen den arte.

Bost euskal presori buruzko dokumentala ikertzeko asmoz Espainiako Auzitegi Nazionalak lanaren kopia bat eskatu ondoren, ekoiztetxeak lehengo astean utzi zuen ale bat auzitegian. “Guztiz egoera tristea eta umiliagarria izan zen guretzako”, esan du Zinez-ek.

Biharko emanaldia goizeko hamar eta erdietan hasiko da, Donostiako Aquariumean. Irailaren 10ean egin zituen ekoiztetxeak filmaren lehen emanaldi pribatuak, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.

 

Gonbidatuak

– Jose Luis Rebordinos. Donostiako Zinemaldiko zuzendaria.

– Ramon Etxezarreta. PSE-EE-ko kidea eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza sailburuorde ohia.

– Andoni Egaña. Bertsolaria.

– Jaime Otamendi. ETBko informatiboetako zuzendari ohia.

– Ramon Saizarbitoria. Idazlea.

– Txaro Arteaga. Emakunde-ko zuzendari ohia.

– Iñaki Egaña. Historialaria.

– Joan Mari Torrealdai. Euskaltzaina eta Egunkaria-ko auzipetua.

– Mariano Ferrer. Kazetaria.

– Marina Bidasoro. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideetarako zuzendaria.

– Angel Amigo. Ekoizlea.

– Laura Gomez. Gipuzkoako Diputazioko Berdintasunerako zuzendaria.

– Antxon Etxebeste. ETAko kide ohia.

– Maialen Lizarralde Lokarri-ko kidea.

– Joxean Fernandez. Euskadiko Filmategiko Zuzendaria.

– Paco Etxeberria. Aranzadi Zientzia Elkarteko Zuzendaria.

– Joseba Tapia. Musikaria.

– Katixa Agirre. Idazlea.

– Fredi Paia. Bertsolaria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s