“EUROPAN ESTATU LIBRE BAT ERAIKITZEA”

Posted: 2012/09/23 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

Krisiari «justizia sozialaren» bidez aurre egingo dio EH Bilduk

EH Bildu koalizioak hauteskundeetarako programa eman du ezagutzera eta ardatz nagusiak krisia, gatazkaren konponbidea eta burujabetza direla adierazi du.

20120922_mintegi

 

Donostiako Zientzia Museoan burutu du hauteskunde programaren aurkezpena EH Bilduk. Laura Mintegi lehendakarigaiak azaldu duenez koalizioa osatzen duten alderdi guztien arteko elkarlana eta herritar ugariren partaidetza izan dute programa osatzerako orduan.

«Auzolanaren kultura» oinarri hartuta berrehun orriko programa egin dutela nabarmendu du Mintegik.

Hiru ardatz nagusi ditu EH Bilduren proposamenak. Lehenik eta behin, normalizazio politikoa «guztien artean» eraiki nahi dutela adierazi du eta erakundeak aro berriari egokitu beharra izango duela aipatu du.

Akordioaren eta elkarrizketaren kultura bultzatuko dutela esan du eta biktima guztiak kontuan hartuko dituztela azpimarratu du. Ertzaintzaren «sakoneko erreforma» egiteko asmoa dutela ere azaldu dute.

Krisi ekonomikoari aurre egiteko hainbat neurri proposatu ditu Mintegik eta horien artean fiskalitatea, gizarte zerbitzuak eta hezkuntza, etxebizitza eta osasungintza arloak nabarmendu ditu.

EH Bilduren lehendakarigaiak burujabetza aldarrikatu du,«krisialdiari aurre egiteko tresna eta eskumen guztiak izateko».

Zehaztu duenez, EH Bilduren helburua «Europan Estatu libre bat eraikitzea da».

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s