URRIAK 13an EZ, AZAROAK 10ean!

Posted: 2012/09/19 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Azaroaren 10eko manifestaziora are indar gehiagorekin iristea espero du Herrirak

«Bakera iristeko, euskal preso eta iheslari politikoen gaia ekidin ezinezkoa izanen da. Bakoitzari dagokio beraz, ekimen herritar hontan parte hartzea».

Herrirak azken hilabeteotan egindako lanari errepasoa egiteaz gain Baionan datorren azaroaren 10ean izanen den manifestazioari begira «izpiritu horrekin» oraindik ere indar gehiagorekin lanean segitzeko deia zabaldu du.

20120919_herrira

 

Joan den ekainean, Herrirak urriaren 13rako hitzordua eman zuen. EAEn izanen den hauteskunde kanpaina dela-eta, azkenik mobilizazioa azaroaren 10ean izanen da. Orain arte deialdi hori indartzeko eginiko lana goraipatu du Herrirak Lapurdiko hiriburuan eginiko agerraldian. Era berean, «ondoko 8 asteotan» ahaleginak biderkatzeko deia zabaldu du elkarteak, Kazeta.info webguneak jaso duenez.

«Sentsibilizazio eta informazio lan handia egin da orain arte manifestaldi hau prestatzeko. Eraman den lanak manifestaldia arrakastatsua izanen dela erakusten digu jadanik. Hain zuzen, anitz baitira beren sustengua adierazi digutenak eta azaroaren 10ean Baionako karriketan ibiliko direla adierazi digutenak, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen errespetuaren alde», azaldu du Herrirak. Ondoko egunotan manifestazio deialdiak jaso duen sostengu zabalaren berri emanen du mugimenduak.

Informaziorako materiala berritu du Herrirak. Inprimatuak izan diren 100.000 egunkariak «egokituak» izan dira baita ere «Ipar Euskal Herriko xoko guzietan banatuak izan daitezen ondoko egun eta asteetan».

«Ohartzen gara, jendartea gero eta gehiago lotzen dela gure mugimenduak bultzatzen dituen aldarrikapenei: euskal preso eta iheslarien gaiak podere publikoengandik erantzun azkar bat behar duela agerian gelditzen da», gaineratu du Herrirak.

Oraindik egiteke dagoen lanaz jabetuta, ondoko egunetan antolatuko diren ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak. «Bakoitzaren engaiamenduari esker lortuko ditugu denek espero ditugun emaitzak», laburbildu du mugimenduak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s