ABERATSENEI ZERGA BAT

Posted: 2012/09/19 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

 

Aberatsenei zerga bat ezartzeko asmoa azaldu du Mintegik

 

Iruzur fiskalari aurre egin eta sozietateen gaineko zergaren jaitsierari amaiera emango dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzara ailegatuz gero, koalizioko lehendakarigaiaren arabera.

 

EH Bilduk Eusko Jaurlaritza lortuz gero zerga eta finantza politikan hartuko dituen neurrien berri eman du gaur goizean Laura Mintegik, koalizioko lehendakarigaiak. Ondasun asko dituztenei zerga bat ezartzeko asmoa agertu du: “Ez da soilik kontu ekonomikoa, politikoa baizik, progresibitateak oinarrizko printzipioa izan behar duelako. Beste modu batera esateko, ziurtatu behar da diru sarrera fiskal guztiak irizpide berberaz tratatu behar direla”.

Zerga iruzurrari aurre egiteko konpromisoa hartu du Mintegik. Haren esanetan, onartezina da ogasunari “ihes” egitea, “nominapeko langileak lotu-lotuta daudenean”. Nabarmendu du Gipuzkoan norabide horretan hartutako neurriek emaitza ona eman dutela, eta, etekin ekonomikoak emateaz gain, “gizarte solidarioagoaren eredua indartu” egin dutela. Halaber, sozietateen gaineko zerga jaisteari amaiera emateko nahia agertu du: “Hiritarrek ez lukete eman behar sozietateek baino gehiago”.

Politika finantzieroari dagokionez, Mintegik agindu du lan egingo dutela Kutxabankek izaera publikoa eta soziala izan dezan: “Bera da nazioaren ekonomia sustatzeko sostengu finantziero nagusia, maileguaren bidez lagundu behar baitie bertako erakundeei, enpresei eta hiritarrei”. Gainera, lan publikoak ematerakoan, lehentasuna eman nahi diete enpresa txiki eta ertainei, kooperatibei eta ekonomia sozialeko enpresei. “kudeaketa eskasa edo ez-garbia atzemateko tresnak” sortuko dituztela ere hitzeman du Mintegik.

Orobat, krisi ekonomikoari aurre egiteko kontzertu ekonomikoa moldatzea “motz” geratzen dela uste du EH Bilduko lehendakarigaiak. Izan ere, azaldu du kontzertua egun indarrean dagoen estatutuak arautzen duela, eta estatutu hori “agortutako formula bat” dela: “Anbizio gehiago izan beharra dago”.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s