“GAZTE BAT GEHIAGO EZ”

Posted: 2012/09/18 in errepresioa

Segirekin harremanik zutenik ukatu dute deklaratu duten gazteek

Hernani eta Urnietako hamar gazteren aurkako epaiketaren lehen saioa egin da Auzitegi Nazional espainolean.

Deklaratu duten bost auzipetuek ukatu egin dute Segikoak direnik eta kale erasoetan parte hartu dutenik.

Inkomunikazio aldian jasandako tratu txarrak ere kontatu dituzte.

Epaiketak bihar jarraituko du.

20120918_epaiketa_gazteak

2009ko ekaineko sarekadaren ondorioz auzipetu zituzten Hernani eta Urnietako hamar gazteen aurkako epaiketa ordubeteko atzerapenarekin hasi da, guztiek ‘Gazte bat gehiago ez’ leloa duten kamisetak soinean zituztela.

Txaber Zabaleta izan da deklaratzen lehena. Sekula ez dela Segiko kide izan esan du, eta bileretan ere ez zuela parte hartu. Senide presoei egindako omenaldietan izan dela adierazi du.

Jon Ezeizak ere ukatu egin du Segikoa denik. Atxiloketa eta inkomunikazio aldian, bai Donostian bai Madrilen, jasandako tratu txarrak salatu ditu. Egin zizkioten presio eta mehatxuengatik Poliziaaren aurrean bi deklarazio sinatu zituela gogoratu du, eta forentseari tratu txarren berri eman ziola, baina ez epaileari, ez baitzuen deklaratu. Aurrerago salaketa jarri zuen Donostiako epaitegian.

Antton Zabala ez zuten sarekadan atxilotu, ez baitzegoen etxean. Bere borondatez aurkeztu zen epailearen aurrera, abokatuarekin. Segikoa ez dela esan du eta jarduera politikoetan ez duela parte hartzen.

Gaurko saioan Ekaitz Telleriak eta Iñigo Alzelaik ere deklaratu dute. Lehenak ukatu egin du Segikoa denik eta kale erasoetan parte hartu duenik. Alzelaik, berriz, jasandako tratu txarren berri eman du.

Epaiketak bihar jarraituko du. Hamar gazteentzat zazpi eta bederatzi urteko espetxe zigorrak eskatzen ditu Fiskaltzak, Segiko kide eta «talde terroristako» kide izatea leporatuta.

Inkomunikazioaren ostean, hamar atxilotuetatik zazpik salatu zuten Polizia espainolaren esku izan zirenean torturak sufritu zituztela.

Elkartasuna

Gazteak senide eta lagunen babesa jaso dute Auzitegi Nazionalean. Amaiurrek ere babesa erakutsi die auzipetuei. Epaiketa gela txikia da, baina denak sartzea lortu dute.

Euskal Herritik kanpora ere jaso dute babesik, tartean Txileko futbol talde baten jarraitzaileek erakutsitakoa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s