CARRILLO HIL DA

Posted: 2012/09/18 in berria

Santiago Carrillo hil da

Espainiako alderdi komunistan buruzagi historikoa izandakoak 97 urte zituen.

 

Espainiako politikagintzak beste buruzagi historiko bat galdu du: Santiago Carrillo zendu da gaur, 97 urte zituela. 1936ko gerran Francisco Francoren tropen aurka borrokatu zen, eta ondoren atzerrira jo zuen. PCE alderdi komunistako idazkari nagusia izan zen 1960tik 1982ra artean —1936tik zen alderdiko kide—.

Eten demokratikoa proposatu zuen frankismoa gainditzeko baina, Franco hil ondoren, trantsizioa bultzatu zuen, PCEk 1977an legeztapena lortuta. Espainiara 1976an iritsi zen atzerritik, sekretupean.

Alderdi komunistak 1982ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetan porrot handia jaso zuen, Felipe Gonzalezen PSOEren uholdea zela medio, eta Carrillok idazkaritza nagusia utzi zuen. Gerardo Iglesiasek hartu zion lekukoa.

1985ean laga egin zuen PSC, eta 1991n ideia komunistak alboratu eta PSOEn sartzera bultzatu zituen bere jarraitzaileak, nahiz eta bera kanpoan gelditu zen.

Sabino Arana Fundazioak 2008an haren ibilbidea saritu zuen, “Espainiako Estatuan demokrazia berrezartzeko egindako funtsezko lana eta merituak” egin zituela iritzitza.

Gijonen (Espainia) jaio zen Carrillo, 1915ean.

 

Carrillok esandako batzuk

 

– “Kapitalismoa gizakia suntsitzera hel daiteke”.

– “Politikan damuak ez du lekurik. Asmatu egiten da, edo okertu”.

– “Estatua gero eta gutxiago da guztiona eta gero eta gehiago gutxi batzuena”.

– “Egia da nik pertsonaren bat garbitu izan dudala, baina sekula ez dut kontzientzia arazorik eduki”.

– “Bandera baten kolore moreak ez du beste gerra zibil bat merezi”.

– “Carrero Blancoren aurkako atentatuak zerbitzu berezien marka darama, bitarteko mugatuak dituen erakunde batena baino gehiago”.

– “Telesforo Monzon goitik beherainoko burges bat da”.

– “Politikariek onartu behar dute estatu zentralista hil dela. Eskubiak ez du onartu oraindik”.

– “Ezkerreko eta eskuineko jendea ari da ohartarazten Sorturen atzean Batasuna egon litekeela baina, hain zuzen, Sortu legeztatzea da egin behar dena, sistema demokratikoan integratzen laguntzeko”.

– “ETAren terrorismoa iraganeko kontu bat da. Francoren aurka uler zitekeen, ez justifikatu, baina sistema demokratikoaren kontra ezin zen ulertu”.

– “Euskal arazo politikoa ez da ETArekin amaituko”.

– “Ni kezkatzen nauena Espainiako nazionalismoa da. Okerrena da”.

– “EAJk aldaketa sakonak izan ditu, serioak. Gaur egun ez da alderdi konfesionala”.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s