MINUTU BAT GEHIAGO ERE EZ!

Posted: 2012/09/15 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Europako legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin du Herrirak

Herrirak Europan burutu duen ekimenaren kronika:

Herrirak hainbat bilkura burutu ditu azken egunotan Europako parlamentari ezberdinekin.

Asteazkenean Martina Anderson Sinn Féineko europarlamentariarekin elkartu ginen. Anderson, Ipar Irlandako preso ohia da, Ipar Irlandako Asanbladako kidea izan da.

Ostegunean Jose Luis Linazasoro European Free Alianz-eko idazkari nagusiarekin bilera egin genuen, baita Ana Miranda BNG alderdiko parlamentaria eta EFAko kidearekin ere. Talde horretan herri ezberdinetako parlamentariak biltzen dira: Eskozia, Catalunya, Corsica, Valonia, Gales… EFAko kideek biziarteko zigorraren inguruko kezka azaldu zuten, galdera parlamentario bat egiteko aukera planteatuz.

Ondoren, Tatiana Zdanoka Letoniako europarlamentarioarekin elkartu giñen Espainiar eta Frantziar estatuetako espetxeetan ematen diren muturreko egoeren inguruan hitz egin genuelarik . Catherine Greze frantziar estatuko parlamentarioarekin izandako bilkuran Ines del Rioren kasuaz hitzegin genuen, baita sakabanaketaren inguruan frantziar estatuak mantentzen duen jarreraz ere.

Azkenik, Jordi Bacardit ERCko idazkariarekin batu gara.

Oso positibotzat jotzen ditugu egindako kontaktu hauek, horietatik dinamika berriak eta lan egiteko aukera ezberdinak planteatzen ari direlako Europa mailan.

Gaur eguerdian Euskal Herritik joandako 70 lagunek elkarretaratzea egin dute Europako parlamentuaren aurrean, eta bertara hurbildu diren kazetarien aurrean deklarazioak egin dituzte Herrirako kideek. Bizi osorako espetxe zigorra kentzeko eskatzeaz gain eta espainiar nahiz frantziar gobernuek daramaten espetxe politika aldatzeko ere eskatu dute bertaratu direnek.

Bizi osorako doktrina ezarri dieten presoen herrietan mobilizazioak burutuko dira gaur:

GIPUZKOAN:

Oñatin, 19:30 plazan, manifestazioa

Hernanin, irailaren14an, 20:00tan gudarien plazatik, manifestazioa

Azpeitian, 19:00etan plazan

Oreretan, 12:30etan Niessenen

Tolosan, 12:00etan Giza katea

Deban, 19:30etan Udaletxeko plazan

BIZKAIAN:

Barakaldon, 20:00etan Bide onean.

Galdakao, ostiralean, 21:00etan plazan

Zornotzan, eguerdiko 13:00etan kontzentrazioa Erreferendum plazan.

Elorrion, eguerdiko 13:00etan plazan kontzentrazioa.

Bermeon, eguerdiko 13:00etan konzentrazioa Talan.

Larrabetzun, 20:00etan elkarretaratzea

Ondarrun, 13:00etan mobilizazioa Itsasaurren.

Bilbon, eguerdiko 12.30etan plaza zirkularrean kontzentrazioa.

Muxikan, 13:00etan Areatzan

ARABA

Gasteiz, 13:30 Andra Mari Zuriaren plazan, kontzentrazioa.

Aramaion, 13:00etan plazan

NAFARROA

Elizondon, 18:00etan plazan

Lekunberrin, 19:00etan plazan

Arbizun, 12:30etan plazan

Iruñeako alde zaharra, 12:00etan Mercaderesen

Barañain, 12:00etan Gaztainondo plazan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s