BURUJABETZA

Posted: 2012/09/13 in EH BILDU, HAUTESKUNDEAK

EH Bilduk dio “nahikoa eskarmentu” baduela erakundeetako kudeaketan

Gestioan “estilo berria” izango duela dio koalizioak, eta uste du EAJ, PP eta PSEren kudeaketa ereduak “porrot” egin duela. 

Gipuzkoako zerrenda osoaren berri eman du.

EH Bilduk adierazi du “nahikoa eskarmentu” baduela udaletako, aldundietako eta bestelako erakundeetako kudeaketan, Eusko Jaurlaritzako gestioan aritzeko ere prest dagoela iradokiz. Hala azaldu Xabier Isasi koalizioaren Gipuzkoako zerrendaburuak, urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako Gipuzkoako zerrenda osoaren aurkezpenean, Donostian.

Iazko maiatzeko bozetatik, Bildu Hego Euskal Herriko ehun udal pasatxo ari da gobernatzen —tartean, Donostiakoa—, eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere bai.

“Kudeaketa estilo berria” gauzatuko dutela esan du Isasik. “Kudeaketa estilo berria da gure soluzioa. Gardentasuna, herritarren parte hartzea eta oreka horiek dira soluzioetarako gure proposamenak. Hortik aurrera EH Bilduk badu nahikoa emakume eta gizon prestuak gestio bikaina egiteko”.

EAJ, PP eta PSE-EEren kudeaketa ereduak “porrot” egin duela uste du EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak. “Azkeneko urteetako kudeaketa eredu horren emaitza da sufritzen ari garen krisi ekonomikoa. Egitura erraldoien eraikuntza da kudeaketaren oinarria: diru xahuketa izugarria eta zorpetze itzela, alegia”.

 

Burujabetasuna aldarrikatu du, “gure ekonomia hobetzeko”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s