“BERANDUEGI IRITSI DA”

Posted: 2012/09/13 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

 

Herrira: “Josuren askatasuna berandu iritsi da, beranduegi”.

 

Auzitegi Nazionalaren erabakiaren ondotik, eragile politikoen erreakzioak iritsi dira. 

 

Jon Garai (Herrira mugimendua):

“Josuren askatasuna berandu iritsi da, beranduegi. Gaur, haren metastasia sendaezina da. Salbuespeneko espetxe politikak heriotzaren atariraino eraman du”.

 

Maribi Ugarteburu (Ezker abertzalea):

“Berri pozgarria da epaia, eskubide urraketa lazgarri baten amaiera delako”. “Espainiako Gobernuaren erabakiek, kinka larrian utzi dute Uribetxebarriaren bizitza”.

 

Alfonso Alonso (PP):

“Gustatu edo ez epaia errespetatzen dugu, Uribetxebarriak zigorra osorik betetzea nahiko genukeen arren”.

 

Gaspar Llamazares (IU):

“Mingarriena Gallardonen agindupean dagoen Fiskaltzaren eta Barne Ministerioaren arteko norgehiagoka maltzurra izan da”.

 

Jon Iñarritu (Amaiur):

“Epaiak giza eskubideak betetzea beharrezko den egoera bati erantzuten dio”.

 

Uxue Barkos (Geroa Bai):

“Zuzenbide Estatuak bermatu behar du delitu okerrenengatik kartzelan dauden pertsonek ere duintasunez hiltzeko eskubidea izan dezaten”. “Osasun demokratikoa da hori”. 

 

Jose Navas (EB):

“Uribetxebarriaren kasuak sortutako ikuskizun negargarria bukatzea espero dut”. “Erabakia gainontzeko preso gaixoen kasuan aplikatu beharko litzake”. 

 

Yolanda Barcina (UPN):

“Erabakia errespetatzen dut, baina kasu hau oso gogorra da”. “Ondo ulertzen dut terrorismoaren biktimen sufrimendua, egindako krimenengatik damurik erakutsi ez duen pertsona bat kalean izanen delako”. 

Patxi Lopez (PSE-EE):

“Egin beharrekoa legea eta Zuzenbide Estatua aplikatzea zen, eta hori egin da, kitto”. “Etengabean kasuaz hitz egiten jarraitzea merezi ez dutenei kanpaina egitea da”. 

 

Rosa Diez (UPD):

“Demokraziarentzat egun txarra da gaurkoa”. “Ez da justiziarik egin”. 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s