JOSU ASKE!!! 14ak ETXERA!

Posted: 2012/09/12 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

La Audiencia Nacional confirma la libertad condicional de Uribetxebarria

La Audiencia Nacional española ha confirmado la libertad condicional de Iosu Uribetxebarria.

La decisión ha sido tomada por cuatro votos contra uno. El único voto en contra es el del ponente Nicolás Poveda.

El auto se conocerá dentro de unos días.

La decisión ya ha sido trasladada al Hospital Donostia, por lo que debería hacerse efectiva inmediatamente.

Arp_pol_1768768716874168_0060000000000000955

La sección primera de la sala de lo penal de la Audiencia Nacional española ha decidido por cuatro votos a uno confirmar la libertad condicional al preso político de Arrasate Iosu Uribetxebarria.

La decisión, contraría a la postura de la fiscalía y la forense, es definitiva y no cabe ningún tipo de recurso. El contenido íntegro del auto no se conocerá hasta dentro de unos días. El único voto en contra ha sido el del magistado Nicolás Poveda, ponente en este caso.

La decisión de la Audiencia Nacional ya ha sido trasladada al Hospital Donostia, por lo que debería ser efectiva inmediatamente.

 

 

 

Auzitegi Nazionalak baldintzapeko asktasuna berretsi dio Uribetxebarriari

 

Lehen zigor sala osatzen duten bost magistratuetatik lauren botoekin berretsi dute Jose Luis Castrok abuztuaren 30ean hartutako erabakia. Salako lehendakari Fernando Grande-Marlaskak eta Javier Martinez Lazaro, Ramon Saez eta Alfonso Guevara magistratuek eman dute aldeko botoa. Nicolas Povedak, aldiz, kontrakoa eman du. Fiskalak eutsi egin dio baldintzapeko asktasunaren aurkako eskaerari.

Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak baldintzapeko askatasuna eman zion abuztuaren 30ean Josu Uribetxebarria preso gaixoari. Baldintza gogor eta zehatzak ezarri zizkion. Bada, lehen zigor salak epaia goitik behera berretsi du, eta Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna epai horren araberakoa izango da.  Espainiako Zigor Kodearen 92. artikulua aplikatzea ebatzi zuen epaileak, presoak gaixotasun larri eta sendaezina duela argudiatuz. Lehen zigor salak ere artikulu hori erabili du Uribetxebarriari “arrazoi humanitarioengatik” baldintzapeko asktasuna emateko. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, ordea, helegitea aurkeztu zuen erabakiaren kontra, eta hori erabaki zain Ospitalean jarraitu du presoak.

Tarte horretan presoaren egoerak “nabermen okerrera” egin duela salatu du Herrirak: 47 kilo baino ez da, eta ez da ohetik mugitzeko gai. Donostiako Ospitalearen azken txostenek ere hori baieztatzen zuten. Abuztuaren 1etik dago Uribetxebarria erietxean; Espainiako kartzela batetik ekarri zuten.

Fiskaltzak eta auzitegi medikuak esandakoaz beste, Arrasateko presoaren eskubideak errespetatu, legea bete eta presoa baldintzapean aske uztea erabaki zuen epaileak abuztuan. Tratamenduaren nondik norakoak gertutik ezagutu ostean, eta txosten guztiak eskuetan hartu zuen erabakia. Donostiako Ospitaleko medikuen txostenak eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzitegi medikuarenak eskuan izan arren, Donostiako Ospitaleko onkologoekin eta presoarekin berarekin bildu zen. Uribetxebarriak Espainiako legedia betetzeko eskatu zion. Metastasia diagnoskatu zioten Uribetxebarriari, 2005ean izan zuen minbizia berpiztuta.

Presoa baldintzapean aske uztearen aurka agertu zen Pedro Rubira Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskala epaileak erabakia hartu aitzin, preso gaixoak askatasuna emateko legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ez dituela argudiatuz. Uribetxebarriaren gaixotasuna “oso larria” dela berretsi zuen arren, duen minbizia Zaballako espetxean (Araba) artatu daitekeela nabarmendu zuen fiskalak. Arrasatearra hilaren 1etik dago ospitaleratuta eta astelehenaz geroztik, erradioterapia tratamendua jasotzen ari da.

Osakidetza eta Leongo Ospitaleko txostenak, alde

Uribetxeberria libre ez uzteko aukera jasotzen zuen Carmen Baena Auzitegi Nazionaleko medikuak ere, preso gaixoaren osasun egoeraren inguruan egindako txostenean; Osakidetzako eta Leongo (Espainia) Ospitaleko txostenek diotenaz beste. Presoa “fase terminalean” ez dagoela nabarmentzen zuten auzitegi medikuak eta fiskalak. Leongo Mansilla espetxean zegoen Uribetxebarria, uztailaren 20an ospitalera eraman zuten arte. Aske uzteko baldintzen artean, baina, Espainiako legediak ez du aipatzen presoak “fase terminalean” egon behar duenik, baizik eta hark duen gaixotasunak larria eta hilgarria izan behar duela. Hala diote Espainiako Zigor Kodearen 92. artikuluak eta Espetxe Araudiaren 196.2 artikuluak. “Irizpide bera aplikatuko da —baldintzapean aske uztea—, medikuaren txostenaren arabera, oso larri dauden gaixoekin, jasankizun sendaezinak badituzte”. Jurisprudentzia ere gaixotasun larriak dituzten presoak baldintzapean aske uztearen aldekoa da, besteak beste, presoek duintasunez hiltzeko eskubidea dutela argudiatuta.

Txosten guztiek bat egiten dute presoaren gaixotasunaren larritasunean. Osakidetzako medikuen ustez, urtebetean hiltzeko probabilitatea %90ekoa da, eta auzitegi medikuaren arabera, %50ekoa.

Bide korapilotsu eta luzea

Hilaren hasieran, Arrasatearrak gose greba hasi zuenospitaleko ziegan, bere “muturreko egoera” salatzeko. Azkenerako, bi asteko protestari amaiera eman zion iragan astean, “bizitza lehenetsita”; medikuen esanetan, bere egoera oso ahula zelako.

Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak hirugarren gradua ezarri zion presoari, hilaren 17an; baldintzapean aske geratu aurreko pausoa. Presoaren gaixotasun larri eta sendaezinak haren bizia arriskuan jartzen duela argudiatu zuen Espetxeetako Zuzendaritzak.

Protesta ugari azken egunetan presoarekin elkartasunez

Espainiako eta Frantziako estatuetako kartzeletako presoek hainbat borrokaldi egin dituzte azkeneko asteetan Uribetxeberriaren eta gainontzeko hamahiru presoen askatasuna galdegiteko eta hainbat eragile kultural, politiko eta sozial atera dira kalera preso gaixoen eskubideen alde. Donostian, jendetza bildu zen abuztuaren 12an salbuespen neurriak amaitzeko eskatzeko Herrira mugimenduak egindako manifestazioan. Azkeneko asteburuetan elkarretaratzeak eta baraualdiak Euskal Herriko txoko guztietara hedatu dira.

Preso gaixoekiko elkartasun keinuek ez dute amaierarik. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzte 13 preso daude oraindik Frantziako eta Espainiako estatuetan barreiatuta. Horregatik, hainbat pertsona ezagunek manifestazioa deitu dute larunbaterako, Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde lelopean. Donostiako Antigua auzoko tuneletik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean. “Hamalauak etxeratu eta espetxe politika hau eta debekuak amaitu beharra dago” adierazi du Andoni Egaña bertsolariak; deitzaileen izenean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s