CATALUNYA, NOU ESTAT D’EUROPA

Posted: 2012/09/12 in INDEPENDENTZIA, KATALUNIA

Independentziaren aldarria

Manifestazio historikoa egin dute katalanek Diadaren egunean, 1,5 milioi lagunekoa, Kataluniako Barne Sailaren arabera

Antolatzaileek espero baino askoz handiagoa izan da jendetzaren erakustaldia

Artur Mas Generalitateko presidenteak manifestazioan ez egotea erabaki zuen, katalan ororen ordezkari denez ez deritzolako egokia, baina oso kontuan hartuko zuela esan zuen, eta Bartzelonan atzo gertatutakoa nahi eta baita nahi ez dutenek ere aintzat hartzeko modukoa izan da. Manifestazioa ez baitzen manifestazio izan, jendartean aurrera egin ezinik amaitutako jendetzaren independentzia nahiaren erakustaldia baizik, hiru kilometro buruz buru estalduta, ibilbide ofizialaren alboetara itsasora etorbideak hartuta, masa heterogeneoa, katalan sentitzeak batuta. Katalunian inoiz izan den independentzia oihurik ozenena izan da.

Antolatzaileek espero zuten historikoa izatea, baina aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Udaltzainen eta Generalitateko Barne Sailaren arabera, milioi eta erdi pertsonak hartu dute Bartzelona. 2012ko Diada ez da erraz ahaztuko.

Gracia pasealekutik abiatu ezinik zegoen jendea, eta manifestazioaren buruak amaierara iristeko, Marques de l’Argentera etorbidera, ez zegoen han beste inor sartzerik. Bidezidor bat hartu behar izan zuten hizlariek oholtzara iristeko, baita antolatzaileek ere, AMI Independentziaren Aldeko Udalen Erakundeko ordezkariek eta ANC Biltzar Nazional Katalanekoek. Legebiltzarrean Nuria de Gispert Parlamenteko presidentea zain zeukaten, eta harekin hitz egin ostean, herritarrei bost galdera egin zizkieten, bai edo ez erantzuteko. Independentziak baiezkoa jaso zuen behin eta berriz: «In-inde-independentzia».

 

Mezua Generalitatera

ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente Carme Forcadell gustura zegoen atzo gertatzen ari zenarekin, oholtzan pozik, eta «indenpendentziaren aldeko bidea hasteko» eskaera egin zuen jendaurrean: «Bide sendo eta zalantzarik gabea hasteko garaia da». Eta hori bideratzeko ANCk babes osoa eskaini zion Kataluniako Gobernuari: «Herriaren babes osoa izango duzue», esanez amaitu zuen diskurtsoa Forcadellek, PPC alderdi popularrekoak ez beste ordezkari politiko guztien aurrean.

Ordezkaritza politiko zabala izan baitzen atzo manifestazioan: ERC Esquerra Republicana, Kataluniaren Aldeko Iniziatiba-Berdeak, CDC Konbergentzia Demokratikoa —azken unean Josep Duran i Lleida ere bai—, Independentziaren Aldeko Elkartasun Katalana eta Batasun Demokratikoa alderdietako goi kargu gehienek ere parte hartu zuten. PSC sozialistek atxikimendurik ez zioten eman manifestazioari, baina batzuk han izan ziren: Ernest Maragall kontseilari ohia eta Angel Ros Lleidako alkatea tartean.

Nuria de Gispert Legebiltzarreko presidenteak parlamentuan, «denon etxean», hartu zituen herritarrak , «hunkituta», haien mezuekin bat egiten zuela erakusten, eta ANCkoak eta AMIkoak hartzea «gozamena» zela esan zuen. Artur Masek gaur edo bihar bertan hartuko ditu antolatzaileak, euren eskaerak entzuteko, De Gispertek berak esandakoaren arabera. El Segadors Kataluniako ereserkia ere kantatu zuten jendetzarekin bat. «In-inde-independentzia» ondoren, behin eta berriz. Gaua heldua zen jendetza etxeratzen hasterako.

Gaur iritsiko dira atzo gertatutakoaren balorazioak. Horixe iragarri dute gehienek, baina «garai berri baten lehen eguna izan da gutako askorentzat». Lluis Llachek esana. Carles Puigdemonte Gironako alkate eta manifestazio antolatzen buru belarri aritu denarentzat, «mezu demokratiko, argi eta masiboa eman dio munduari Kataluniak», eta Europatik erantzun baten zain geratuko dira: Katalunia Europako hurrengo estatua lelopean batutako herritarrek aitortza merezi dutelako, munduan 195.a izateko Nazio Batuen Erakundearen zerrendan.

Haziz doan eskaera

Estatutuaren inguruko negoziazioek eta duela bi urteko Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak, —baliorik gabe utzi zuen Kataluniako Parlamentuak onartutako testua—, kataluniarrak sutan jarri zituen, herritarren eskaera demokratikoak pikutara bidali zituelako. 2010eko uztailaren 10ean manifestazio historikoa egin zuten; milioi bat pertsona inguruko kopurua eman zuten orduan. Gertaera hark pixkanaka haziz zihoan independentziarako gogoa bizitu zuen, zer esanik ez haren inguruan sortutako elkarte eta proposamenek, Independentziaren Aldeko Udalen Erakundeak bultzatakoak tartean. Katalunian herritarrek behartuta CiUk berak ere estatu propioaren aldera jo du, bere diskurtsoan independentzia hitza saihesten saiatzen den arren.

Atzokoan, ordea, independentzia hitza izan zen Bartzelonan gehien entzun zena.

 

 

Catalunya mira de frente a su futuro

Una marea formada por cientos de miles de personas desbordó ayer las calles de Barcelona con motivo de la Diada Nacional de Catalunya. La manifestación que se celebró por la tarde a convocatoria de la Assemblea Nacional Catalana (ANC) había sido calificada de histórica antes incluso de que comenzara, y sin duda hizo honor a tal calificativo, pero lo cierto es que durante toda la jornada era evidente el ambiente especial que envolvía la cita de este año. Quienes ocuparon las avenidas, no solo de la capital, sino también de otras ciudades y pueblos, eran conscientes de estar viviendo una etapa crucial en la historia de su pueblo, en el que todas las opciones parecen estar abiertas. Y entre ellas, la de la independencia se muestra cada vez más atractiva para el conjunto de la ciudadanía.

Esto es así a pesar de una clase política que va a rebufo de la sociedad y de los movimientos que están articulando el mensaje independentista. Políticos a los que, en líneas generales, no les queda más remedio que dejarse llevar por la corriente, tratando de capitalizarla en la medida de sus posibilidades, pero que en su fuero interno están deseando que amaine. Es el caso de Artur Mas, incapaz de esquivar la movilización popular pero sin ninguna gana de formar parte de ella, y que declaró que sin pacto fiscal con Madrid el camino de Catalunya hacia la libertad está abierto. No fueron pocos los que a través de las redes sociales le respondieron que ese camino debería estar abierto se cierre o no tal pacto.

Cada vez más catalanes y catalanas están tomando la determinación de empezar a construir un nuevo futuro para su país. Y en ese camino, deben sentir el aliento de las gentes de Euskal Herria, que siempre han tenido en los Països Catalans a un pueblo hermano. Lluís Maria Xirinacs, homenajeado ayer en el Fossar de les Moreres, fue un gran ejemplo de la amistad existente entre las dos naciones. A ambas les corresponde ahora alcanzar la libertad por la que él luchó sin descanso.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s