DIADA “HISTORIKOA”

Posted: 2012/09/10 in INDEPENDENTZIA, KATALUNIA

 

Diada “historikoa” iragarri dute

 

18:00etan hasiko da Bartzelonako biharko manifestazioa, ‘Katalunia, Europako estatu berria’ lelopean.

 ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak antolatu du.

ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak mila autobus baino jarri eta denak beteta zeuden lehengo asterako, PSCk bizkarra eman arren alderdiko kide esanguratsu batzuek parte hartuko dute —Angel Ros Lleidako alkateak edota  Montserrat Tura Generalitateko kontseilari ohiak, adibidez—, alderdi abertzaleez gain ICV ere izango da, Josep Antoni Duran Lleida CiU barruko UDC alderdiko buruak atzera egin eta bera ere egongo da, azkenean Generalitateko kontseilari batzuk ere bai —Joana Ortega lehendakariordea tartean—, Bartzelonako Udala trafikoari buruzko neurri asko ari da hartzen, eta abar. Hau da, bihar Diadaren egunean, milaka eta milaka lagun izango dira Kataluniaren burujabetzaren aldeko manifestazioan. 18:00etan hasiko da, Bartzelonan, Gracia pasealekuaren eta Kale Nagusiaren lotunean.

ANCk antolatu du. Leloa: Katalunia, Europako estatu berria. Izaera independentista eman dio Kataluniako Biltzar Nazionalak, baina CiUk Generalitateak Espainiako Gobernuarekin itun fiskalaz egin nahi duen akordioarekin lotu du martxa. Artur Mas Generalitateko presidentea eta Mariano Raxoi Espainiakoa hilaren 20an bilduko da itun fiskalaz hitz egiteko, eta CiUk uste du biharko manifestazioa arrakastatsua bada Raxoiren aurrean indar handiagoa izango duela.

Lleidako alkate sozialistak iragarri du milioi bat lagun bildu daitezkeela Bartzelonako ekitaldian. 2010eko uztailean izan zen azkeneko manifestazio handia han, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutu berriari murrizketa nabarmenak egin zizkiola kari.

Duran Lleidak 1977ko Diada ekarri du gogora, trantsizio garaian Josep Tarradellas Generalitateko presidentea atzerritik iritsi enekoa: “Egun historikoa izango da. 1977ko Diadan izan nintzen eta orain ere izango naiz”.

Alicia Sanchez Camacho Kataluniako PPko presidenteak CiU izan du jomugan kritikak egitean. “Independentisten jokoan erori” izana egotzi dio.

Tura PSCko kidearentzat, ordea, biharko martxak ez du independentziaren aldarrikapenarekin zerikusirik. “Arrazoi asko daude parte hartzeko”. Haren arabera, “Kataluniatik bidalitako mezu asko ulertzeko ez da gai izan Espainiako Estatua”.

Manifestazioaren ondoren antolatzaileen ordezkaritza bat hartuko du Nuria Gispert Kataluniako Legebiltzarreko presidenteak. Denentzat ondorioak ateratzeko unea izango da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s