JAIETAN ERE, EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!

Posted: 2012/09/08 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Manifestazioa izango da igandean Zarautzeko euskal jaiaren baitan

Irailaren 9an, euskal jaia izango da Zarautzen.

Bertan, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa burutuko da arratsaldean.

Hitzordua, 19:00tan Zarautzeko Musika Plazatik abiatuta.

Igandean, Azken Ziaboga iniziatiba Donostian

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi erabakiaren ondoren, Herrira mugimenduak euskal preso eta iheslarien eskubideen alde boga egitera animatzen ditu herritarrak datorren igandean.

Hitzordua Donostiako Boulevard-en izango da eta guztion artean jai giro ederrean burutuko dugun iniaziatiba. 

Hondarribiko jaietan ere, preso eta iheslariak Herrira

Lehen ekimenak atzo bertan burutu zuten, baina egitaraua ez da amaitzen eta igandean euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko hainbat iniziatiba izango dira Hondarribiko jaien baitan.

Ondo pasa eta arduraz jokatu.

Mamarigako jaietan ere euskal preso eta iheslariak Herrira!

Mamariga Santurtziko auzoan jaiak ospatzen ari dira eta bertan ere euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko hamaika aukera izango dira.

Ondo pasa eta arduraz jokatu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s