HERRIRA EUROPARA

Posted: 2012/09/08 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Europara joango da Herrira espetxe politika salatzera

Europako Parlamentuko ordezkariekin bilerak egingo ditu asteazkenetik ostiralera artean.

“Espainiak eta Frantziak erreskate demokratikoa behar dute”.

Herrira mugimenduak iragarri du Europako Parlamentuko ordezkariekin bilerak egingo dituela datorren astean —asteazkenetik ostiralera—, Espainiak eta Frantziak aplikatzen duten “mendekuzko espetxe politikak” Europako legerian tokirik ez duela salatzeko.

Gaixorik larri dauden euskal presoekin, 197/2006 doktrinaren bidezko “bizi osoko zigorrarekin” eta sakabanaketarekin bi estatu haietako gobernuak “oinarrizko giza eskubideak urratzen” ari direla esan du gaur Herrira-k Donostian, prentsaurreko batean. Gogoratu du Josu Uribetxebarriak oraindik preso jarraitzen duela: “Ez dakigu etxera bizirik iritsiko den”. Donostia erietxean da Uribetxebarria duela hilabete pasatik, minbiziarekin.

Hainbat herrialdeko europarlamentariekin egongo dira Beñat Zarrabeitia eta Garbiñe Eraso Herrira-ko ordezkari gisa; besteak beste, Hungaria, Frantzia eta Portugalekoekin, European Free Aliance taldekoekin…

“Salbuespen neurriak” bertan behera utzi behar direla aldarrikatu dute, “Josu gehiagorik egon ez dadin”.”Pertsonenganako mendekua erabiliz gatazka egoeratik ateratzea eta soluzioak bilatzea eragotzi nahi dute gobernuek. Espainiak eta Frantziak erreskate demokratikoa behar dute”.

Irailaren 15ean mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s