“JOSUREN HERIOTZA AURRERATU DAITEKE”

Posted: 2012/09/06 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

 

Herrira: “Fiskalaren helegitea onartuz gero, Uribetxebarriaren heriotza aurreratu daiteke”

 

 

Herrira-k protesta egin du Donostiako Ospitaleko atarian, Josu Uribetxebarria askatzearen aurka fiskalak helegitea jarri duela eta. 

Herrira mugimenduak protesta egin du Donostiako Ospitaleko atarian, Josu Uribetxebarria aske utz ez dezaten fiskalak jarritako helegitearen aurka. Beñat Zarrabeitia eta Nagore Garcia plataformako bozeramaileek uste dute helegitea onartuz gero presoaren heriotza aurreratu daitekeela. “Uribetxebarria kartzelan edukitzea erabateko bidegabekeria da, eta Euskal Herrian bakea ezartzearen aurka daudenen mendeku nahia asetzeko besterik ez du balioko”, gaineratu dute. 

Zarrabeitiaren esanetan, “euskal gizarteak ez du ikusi nahi gatazka politikoaren ondorioz hildako gehiago”. Era berean, adierazi du euskal gizartea indarrean dagoen espetxe politika desagertzearen aldekoa dela; eta gogora ekarri du urtarrilean Bilbon izandako manifestazioan bildu zen jendetza.

Euskal presoen aldeko mugimenduak Uribetxebarria aske uztearen aldeko elkarretaratzea egin du Donostiako Ospitalearen aurrean. Herrira-k adierazi du datorren larunbatean prentsaurreko bat emango duela, hurrengo asteetan egingo dituen mobilizazioak iragartzeko. 

Atzo, Pedro Rubirak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak, Uribetxebarria askatzearen aurkako helegitea jarri zuen, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren babesarekin.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s