PILOTA EUROPAKO TEILATUAN

Posted: 2012/09/05 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Euskal preso politiko adina pilota jaurti dituzte Estrasburgoko Auzitegiaren atarian

 

Pilotariak izeneko kolektiboak 613 gomazko pilota bota ditu Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren atarian, bat euskal preso politiko bakoitzeko.

Pilota Europaren teilatuaren gainean ere badagoela aldarrikatu nahi izan dute.

Ateak Ireki webguneak berri eman duenez, hainbat lagunek protesta ekintza sinbolikoa burutu dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren atarian, Estrasburgon.

Pilotariak izeneko kolektiboak, pilotariz jantzita, euskal preso politiko adina gomazko pilota jaurti dituzte auzitegiaren atarian, trikitixaren doinuek alaituta. 613 pilotak botata, auzitegiko langileetako bati hainbat pilota eman dizkiote.

«Pilota Europaren teilatuan ere badago», aldarrikatu dute.

Poliziaren hainbat furgoneta gerturatu dira eta tarte batean ekintza burutu duten lagunekin hitz egin ondoren, alde egiten utzi diete, identifikatu ere egin gabe. Euskal Herrira bidean dira dagoeneko «pilotariak».

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s