HERRIAren BALORAZIOA

Posted: 2012/09/05 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Iosu Uribetxebarriari emandako baldintzapeko askatasunari helegitea jarri dio Fiskaltzak, hona hemen Herriraren lehen balorazioa

Herriraren ustez, Audientzia Nazionaleko Fiskaltzak Iosu Uribetxebarria baldintzapeko askatasunean uzteko erabakiari jarritako helegiteak giza eskubideen urraketa nabaria eta euskal jendartearen bake eta konponbide nahiarekiko adar jotze onartezina suposatzen du.

Iosu Uribetxebarria hiltzen ari da eta aspaldi aske behar zuen, legez eta eskubidez hala behar behar duelako. Helegiteak bilatzen duen bakarra konponbidea eta bakearen aurka eta gatazkari iltzatuta dauden sektore atzerakoienen mendeku gosea asetzea da. Helegiteak poztu dituen bakarrak bakea eta konponbidearen aurkariak dira.

Iosu Uribetxebarriari bizi esperantza oso laburra eman diote. Ezaguna da minbizia pairatzen duen pertsona batek osasun arreta eta zaintza bereziak behar dituela eta espetxean jarraituz gero hori ez dago bermatua inolaz ere. Iosu Uribetxebarriak preso jarraitzen duen egun bakoitzak bere bizitza nabarmen laburtzen du. Minbiziak Iosu hil egingo du, baina Fiskaltzaren erabaki horrek bere heriotza azkartu eta prezipitatu egiten du.

Iosuk aske behar du, bestelako egoera guztiak gatazka, sufrimendua eta heriotza besterik bilatzen ez duten agertoki makabroak dira. Euskal jendarteak ez du gatazka politikoaren ondoriozko heriotza gehiagorik nahi. Euskal jendarteak soluzioak nahi eta eskatzen ditu, pertsona guztien giza eskubide guztien errespetua eta guztion artean eraiki beharreko bake inklusiboa desiratzen du. Eta ziur gaude bide hori geldiezina dela. Inork ezin izango duela bide hori oztopatu nahiz eta gatazka elikatzeko prest, oinarrizko eskubideak urratu eta mendeku politikak txalotzeko gai diren sektoreekin topo egin. Sinetsita gaude euskal jendarteak berak era masibo eta argian jarrera horiek arbuiatuko dituela.

Azkenik, Iosu eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko mobilizatzen jarraituko dugu.

Bihar, 11:00tatik 12:00tara eta hedabideen aurreko deklarazioekin elkarretaratzea egingo dugu Donostia Ospitalean. Bilbon eta Gasteizen, Moyua Plazan eta Olaguibel kalean hurrenez hurren, elkarretaratzeak izango dira 12:00tan.

Eskerrik asko

Herrira

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s