GAUR DENOK DONOSTIARA!

Posted: 2012/09/01 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Manifestación en Donostia por los derechos de los presos enfermos

Personalidades políticas, sociales, sindicales y culturales han convocado una marcha silenciosa para este sábado en Donostia, que partirá a las 17.30 desde el túnel del Antiguo.

20120901_iosu

El juez de la Audiencia Nacional Javier Gómez Bermúdez ha auorizado la manifestación, al entender que la concesión de libertad condicional de Iosu Uribetxebarria «deja sin contenido» la denuncia que pedía su prohibición.

El lema de la movilización es «Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde. A favor de los derechos humanos de las presas y presos enfermos».

Los convocantes de la marcha son las mismas catorce personas que convocaron una marcha a pie desde la capital guipuzcoana hasta Arrasate, localidad natal de Iosu Uribetxebarria, que fue prohibida por la Audiencia Nacional española. Andoni Egaña, Txaro Arteaga, Iñaxio Kortabarria, Xabier Morras, Julio Soto, Josu Juaristi, Martxelo Otamendi o Ramón Labayen son algunos de ellos.

Ospitalekoa amaitu arren, mobilizazioek ez dute etenik

 

Manifestazioaren bezperan, ehunka lagun batu dira hileko azken ostiraleko elkarretaratzeetan

Ostegun iluntzean, Jose Luis Castro epaileak Uribetxebarria baldintzapean aske uztea onartu zuela jakin bezain laster, besarkadak eta hunkidura nagusitu ziren Donostiako Ospitalean. Izan ere, askok hilabete luze eman dute bertan. Gose greba amaitu eta erietxe atariko «kanpamendua» jaso zuten segidan. Mobilizazioek ordea, ez dute etenik izango. Asteburuan Donostiako manifestaziora joan eta atseden pixka bat hartu ondoren, goizeko elkarretaratzeekin jarraituko dute. 11:00etan izango dira elkarretaratzeak, eta parte hartzeko deia egin diote euskal gizarteari, Uribetxebarria etxeratzea eta beste hamahiru presoak aske uztea aldarrikatzeko.

Beñat Zarrabeitia eta Nagore Garcia Herrira-ko bozeramaileek adierazi dute euskal gizartearen gehiengoak eta «giza eskubideen errespetuaren alde dagoen pertsona orok» desiratzen zuela ostegun iluntzeko berria. Orain, egoera bakarra espero dute: «Josu Uribetxebarria etxeratzea, erradioterapia saioak amaituta». Zarrabeitia eta Garciaren esanetan, gogoeta bat hedatu da euskal gizartean: gertatu dena ezin dela «inola ere» errepikatu. Pasatu berri den hilabeteak «gatazkan iltzatua dagoen gobernu baten irudia» erakutsi duela uste dute: oinarrizko giza eskubideak urratzen dituenarena, 197/2006 epaiaren bidez «bizi osorako zigorra» ezartzen duenarena, sakabanaketarekin presoen senideak zigortzen dituenarena … «Milaka herritarren bizitzak arriskuan jartzen dituen gobernu baten aurrean, lanean jarraitzeko borondatea adierazten dugu».

 

Manifestazioa gaur

17:30ean abiatuko da Donostiako Antigua auzoko tuneletik gaixo larri dauden euskal presoak askatzea galdegiteko hainbat pertsona ezagunek deitutako manifestazioa. Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde leloa izango du, eta manifestazio isila izango da. Hainbat alderdi politiko eta gizarte eragileren babesa jaso du manifestazioak. Auzitegi Nazionaleko Javier Gomez Bermudezek baimendu egin zuen atzo gaurko martxa, baina Ertzaintzari hura zaintzeko agindua eman dio.

Martxaren bezperan, hileko azken ostirala izaki, ehunka lagun bildu ziren dozenaka herritan euskal preso eta iheslariak herriratzearen alde egindako elkarretaratzeetan.

Azpeitian, esaterako, 153 lagun batu ziren. Zarautzen, berriz, 200 lagunek bat egin zuten Herrira-k deitutako elkarretaratzearekin, eta Zumaian, 71k. Getarian 63 pertsona batu ziren; Deban, berriz, 65. Eskoriatzan 50 lagun elkarretaratu ziren, eta Lasarten, berriz, 135.

Arrasaten, Josu Uribetxebarriaren jaioterrian, 600 lagun elkartu ziren, eta manifestazioa egin zuten ondoren.

Arrigorriagan 55 lagun elkartu ziren, eta 33 Zaratamon. Otxandion, berriz, 65. Ean 93 lagun batu ziren, eta 42 lagun Abanto-Zierbenan. Larrabetzun, berriz, 91 lagun elkartu ziren.

Gasteizen 150 lagun batu ziren eguerdian Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean, eta 670 lagunek egin zuten elkarretaratzea eta geroko manifestazioa iluntzean. Zuian 45 pertsonak parte hartu zuten elkarretaratzean, eta, ondoren, kalejiran joan ziren.

Lesakan, berriz, 56 lagun elkartu ziren Herrira-k deitutako mobilizazioan, eta 60 Leitzan.

Etxerat elkarteak azken bi hilabeteetako balantzea egin zuen atzo, eta «hilabete gogorrak» izan direla azpimarratu zuen. Uribetxebarriaren kasua nabarmendu zuen balantzean, baina baita presoen senideek espetxerako joan-etorrian izan dituzten istripuak ere. Horien artean Mikel Egibar presoaren senideek izandakoa nabarmendu zuen. Hori dela eta, presoen eta senideen eskubideak errespetatzeko eskatu zuen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s