GAIXO DAUDEN PRESOEN ALDE

Posted: 2012/09/01 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

 

Milaka pertsonek egin dute bat Donostian, gaixo larri dauden presoen alde

 

 

“Bake egoera bat lortuko bada”, Josu Uribetxebarria presoarekin gertatutakoa ez errepikatzeko “mekanismoak” martxan jarri behar direla esan du Naroa Iturri bozeramaileak.

Hainbat alderdi politiko eta gizarte eragileren babesa jaso du martxak.

 

Milaka pertsonek hartu dute parte gaixo larri dauden hamalau euskal presoen aldeko manifestazio isilean. Gaixo dauden presoen giza eskubideen alde lelopean, hainbat alderdi politikoetako kide eta gizarte eragileen presentzia izan du martxak. Bertan ziren, besteak beste, EH Bilduko hainbat kide, hala nola, Joseba Permach (Ezker abertzalea), Pello Urizar (EA), Dani Maeztu (Aralar) eta Xabi Soto (Alternatiba), Iñigo Iruin abokatua, Xabier Mikel Errekondo eta Maite Aristegi Amaiurrekoak, edota Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun nagusia. 

17:30ean, abiatu da martxa Donostiako Antigua auzoko tuneletik eta Bulebarrean amaitu da. Han Naroa Iturrik hitz egin du manifestazioaren deitzaileen izenean, eta Josu Uribetxebarria preso gaixoarekin gertatutakoa ez errepikatzeko “mekanismo guztiak” martxan jar daitezela eskatu du. Euskal gizarteak “giza eskubideen zapalkuntza, hamarkadetako sufrimendua eta elkar ulertze eza” gainditzeko abagune historikoa bizi duela gaineratu du, baina egungo espetxe politika horretarako “traba nabarmena” dela; izan ere, Iturriren arabera, “euskal gizartearen zati bati sufrimendua eta samina besterik ez dio ekartzen”. Hortaz, “bake egoera bat lortuko bada” hori dena aldatu beharra dagoela azpimarratu du bozeramaileak: “Bakeari eta konponbideari ateak irekiko dizkion egoera desiratzen du herritarren gehiengoak”.

Martxaren hastapenean, berriz, Aralarreko Asier Maeztuk hitz egin du. Haren hitzetan, “mendeku gisa” erabili den “salbuespenezko” espetxe politika “bukatu” egin behar da. Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela horrelako aldarrikapenak egiteko “kalean egotea”. Ildo beretik, “mobilizazioen beharra” azpimarratu du Joseba Permachek, “horrek bakarrik aldatuko baitu espetxe politika hau”. EAJri autokritika egiteko eskatu dio gainera, “dispertsioan, historikoki, bere ardura izan duelako”. 

Aste osoko babesa 

Asteazkenean, gaixo larrien alde Donostia eta Arrasate herriak lotzekoa zen martxa bat zegoen deituta, baina Espainiako Auzitegi Nazioanalak debekatu egin zuen AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartearen eskaria aintzat hartuta. Haren deitzaileek, orduan, gaurko manifestaziora deitu zuten. Hamalau pertsona ezagun dira manifestazioaren deitzaileak; besteak beste, Txaro Arteaga, Joan Mari Irigoien, Inaxio Kortabarria, Martxelo Otamendi, Andoni Egaña eta Ramon Labaien. Geroztik hainbat alderdi, erakunde eta gizarte eragilek egin dute bat deialdiarekin.

Astean zehar, dena den, Josu Uribetxebarria gaixo larri dagoen presoaren egoera salatzeko elkarretaratzeak egin dira Donostiako Ospitalearen aurrean, egunean bitan. Eta atzo, hilaren azken ostirala izaki, euskal preso eta iheslariak herriratzearen aldeko elkarretaratzeak egin ziren Euskal Herriko hainbat herritan.

 

Una manifestación silenciosa exige en Donostia la libertad de los presos gravemente enfermos

Una manifestación silenciosa respaldada por miles de ciudadanos vascos se ha convertido en el clamor por la liberación de los catorce presos políticos que padecen graves enfermedades, con especial referencia a Iosu Uribetxebarria, que permanece apresado en el Hospital Donostia, enfermo de un cáncer terminal.

Intimg_1700

Donostia ha sido testigo de una masiva movilización convocada por catorce personas de diferentes ámbitos de Euskal Herria para exigir la liberación de los catorce presos políticos que continúan encarcelados a pesar de padecer graves enfermedades.

La marcha silenciosa, que ha arrancado desde el túnel del Antiguo sobre las 17.30 de la tarde, ha sido refrendada por miles de ciudadanos que han reivindicado por las calles de Donostia la liberación de estas personas, y especialmente la de Iosu Uribetxebarria, que continúa apresado en el Hospital Donostia, a pesar de que el pasado jueves el juez de Vigilancia Penitenciaria José Luis de Castro decretase su libertad condicional.

El auto remitido por el juez no se hará efectivo hasta que este sea firme. El magistrado espera ahora si la Fiscalía recurre su resolución. La defensa del preso arrasatearra presentó ayer un escrito exigiendo su libertad inmediata.

La protesta, en la que han tomado parte, entre otros, Joseba Permach (izquierda abertzale), Pello Urizar (EA), Dani Maeztu (Aralar) y Xabi Soto (Alternatiba), ha tenido lugar después de que el pasado miércoles la Audiencia Nacional prohibiera una marcha de cuatro días entre Donostia y Arrasate, localidad natal de Uribetxebarria, para exigir la liberación de los 14 presos enfermos.

Los participantes, entre los que también se encontraban los diputados de Amaiur Maite Aristegi y Xabier Mikel Errekondo, así como el alcalde de Donostia, Juan Karlos Izagirre, el diputado general de Gipuzkoa, Martin Garitano, el miembro de Ezker Anitza Mikel Eizagirre y el abogado Iñigo Iruin, han realizado en silencio el recorrido que ha concluido en el Boulevard donostiarra donde la comitiva ha sido recibida al son de la txalaparta.

En este lugar, varias jóvenes han bailado una composición musical y han actuado el bertsolari Igor Elortza y el músico y cantante Rafa Rueda, tras lo que el portavoz de los organizadores, Juan María Feliu, ha leído un comunicado con el que ha reclamado «el cambio de la política penitenciaria, en el camino de la paz, la solución y la normalización».

 

 

Izquierda abertzale: «El PNV no ha hecho absolutamente nada»

Joseba Permach ha instado al PNV a hacer «autocrítica» por su «responsabilidad» en la aplicación de la política penitenciaria «represiva» y de la dispersión de los presos políticos. Asimismo, le ha censurado su «falta de sensibilidad» ante la situación de Uribetxebarria.

Ha reclamado al PNV que, «en vez de emplazar a la izquierda abertzale», haga «también su propia autocrítica». De este modo, ha señalado que, ante situaciones «dramáticas» como la de Uribetxebarria, enfermo de cáncer, el PNV «no ha hecho absolutamente nada» y ha demostrado «una total falta de sensibilidad y de voluntad clara al respecto».

Aralar: «Los derechos humanos son para todas las personas»

El parlamentario de Aralar Dani Maeztu ha pedido que finalice la «política de venganza y represión del Estado español» en materia penitenciaria, al tiempo que ha abogado por reivindicar, «ante el inmovilismo del PP», que los derechos humanos son «para todas las personas y también para los presos».

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s