ELKARRIZKETA PROZESU BAT HASTEA

Posted: 2012/08/31 in gatazka politikoa, konponbidea

 

Elkarrizketa prozesu bat hastea proposatu die Mintegik Urkullu, Lopez eta Basagoitiri

 

 

Helburua bakegintza eta normalizazio politikoa lirateke, eta proposamena bozen ondoren mantenduko du EH Bilduko hautagaiak.

Laura Mintegi EH Bilduko hautagaiak elkarrizketa prozesu bat hastea proposatu die Iñigo Urkullu, Patxi Lopez eta Antonio Basagoitiri.

Gaur egoera politikoa aztertzeko egin duen agerraldian aurkeztu du proposamena, eta horren helburua bakegintza eta normalizazio politikoa liratekeela gaineratu du, eta bide horretan aurrera pausoak ematea.

Hauteskundeen ondoren izan litezkeen akordioetatik bereizi nahi izan du Mintegik proposamena, eta prest agertu da, egoki irudituz gero, hauteskundeen ondoren hastea elkarrizketa prozesua. Kazetarien galderei erantzunez esan du proposamena bozen aurretik, kanpainan zehar eta hauteskunde egunaren ondoren mantenduko duela.

EH Bilduko hautagaiak, hala ere, azpimarratu du kanpainak “herritarrek dituzten arazoei irtenbideak bilatzeko” direla, eta elkarrizketak orain hasteko prest agertu da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s