BI GUTXIAGO! ONGI ETORRIAK!

Posted: 2012/08/30 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Gorka Zabala eta Iosu Esparza behin-behineko askatasunean geratuko dira bermea ordaindu ostean

Gorka Zabala (Zizur) eta Iosu Esparza (Txantrea) euskal preso politikoak gaur arratsaldean aske geratuko dira behin-behinean Soto del Real espetxetik, Zabalak 10.000 euroko bermea ordaindu ostean eta Esparzak 50.000 eurokoa.

Zabala 2011ko urtarrilean atxilotua izan zen Guardia Zibilaren sarekada batean, non atxilotuak izan ziren ere Gorka Mayo, Iker Moreno, Patxi Arratibel “Xafan”, Jon Gonzalez “Txino” eta Xabier Beortegi euskal herritarrak. 

Aipatu sarekadan, Esparza atxilotzeko agindua zuten poliziek. Esparzak iparraldera joan behar izan zuen, torturak jasateko arriskua dela eta.

Esparza 2011ko irailean atxilotua izan zen iparraldean, berari ezarritako euroagindu eskaera tramitatzeko asmoarekin. Gerora aske geratu zen eta pasa den abenduan atxilotua eta espainaratua izan zen.

Polizia sarekada honetan atxilotutako euskal herritar guztiak behin-behineko askatasunean aurkitzen dira.

Bi Gutxiago: Gorka Zabala eta Josu Esparza kalean, Iruñerriko bidea hartuta. Ongi etorriak!

 

Gorka Zabala eta Josu esparza

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s