KONPONBIDERAKO ELKARRIZKETA PROZESUA

Posted: 2012/08/29 in gatazka politikoa, internazionalismoa

Sustengua adierazi nahi diogu Kolonbiako herriari eta elkarrizketa prozesuari

 

Atzoko egunean zenbait berri agentziek jakinarazi zutenez, Kolonbiak azken 50 urteotan bizi duen gatazka politiko eta militarrari irtenbide politikoa emateko asmoz, bi aldeek elkarrizketa prozesua abiatzeko oinarriak finkatu dituzte. Informazio hori, gainera, Kolonbiako presidentea den Juan Manuel Santos berak baieztatu egin du.

Ezker Abertzaleak Kolonbiak bizi duen gatazkari irtenbide politikoa bilatzeko martxan jarri den prozesuaren aurrean, bere poza adierazteaz gain, bere sostengu politiko eta laguntza osoa eskaini nahi dizkio Kolonbiako herriari, sortu berria den Marcha Patriótica erakundeari eta nola ez elkarrizketa prozesuari berari. Kolonbiako herriak bakea eta justizia merezi du.

Ez da berria Euskal Herriak eta Ezker Abertzaleak Kolonbian bakea lortzeko bidean eginiko ekimenei emaniko sostengua. Azken topaketa, joan den udaberrian izan zen, Piedad Córdoba senatari ohiak zuzentzen zuen Colombianos Por la Paz erakundearekin izanikoa. Bide beretik doa Europeos Por la Paz erakundearen indartzearekin harturiko konpromisoa. Bertan, Ezker Abertzaleak gatazken konponbide alorrean duen jarrera eta egin duen lana azaldu zien, Kolonbian horrelako bidea jorratzeko garaian gure aldetik jasoko zuen laguntza politikoa azpimarratuz. Bilera horien ondorio zuzena izan zen uda baino lehen sortu berria den Marcha Patriótica erakundeak Kolonbian antolatutako martxa nazionalean Ezker Abertzalearen ordezkaritzaren parte hartzea, baita nazioartean Kolonbiaren inguruan antolatutako ekimenetan eman den Ezker Abertzalearen presentzia ere. Ildo horretan datorren irailean Marcha Patriótica Euskal Herrian aurkezteko egingo diren ekimenetan Ezker Abertzaleak parte hartuko duela jakinarazi nahi du.

Duela urtebete, abuztuaren 11an, Alfonso Cano gerrillari buruzagiaren ahotik azaldu zuen azkenaldiz FARC taldeak gatazkaren konponbide politikoaren aldeko jarrera argia. Bide beretik jo zuen ELN taldeak ere. Beranduago Montealegrek, Kolonbiako Fiskal Generalak, bakea betebehar eta eskubide konstituzionala direla adierazi zuen. Azken azalpena, Juan Manuel Santos presidenteak berak adierazi du, bakea bilatzea beretzat derrigorrezko helburua dela azpimarratuz, lehendik egin diren akatsak kontutan izanik. Gauzak horrela, alde guztiek eutsi diote konponbidea lantzeko bideari, Kolonbiako herriaren gehiengoak, % 74ak, aspaldidanik eskatzen zuen elkarrizketa prozesuari ateak zabalduz.

Gobernu kolonbiarraren iturriek beraiek jakinarazi dutenez, elkarrizketa prozesua martxan jarri ahal izateko, ezinbestekoak izan dira aurretik bi aldeen arteko esploraziorako harremanak eta elkarrizketa isilak garatzea, nazioarteko bitartekaritzaren laguntzaz. Eta bide horretan nazioarteko sostengua funtsezkoa izango denez, gure konpromisoa berresten dugu gure esku dagoen laguntza guztia bideratzeko.
Kolonbian bezala, Euskal Herrian ere gatazkaren konponbidea elkarrizketa eta akordioaren bidez soilik bidera daiteke.

Kolonbian eta Euskal Herrian, elkarrizketa da bidea

  • Elkarrizketa barneratzailea, gatazken konponbiderako tresna unibertsala:Euskal Herrian ere badago konponbiderako bide orri zehatz bat, nazioarteko esperientzietan oinarritzen dena: Aiete-ko Bake Konferentziaren agiria.
    • Munduko edozein gatazka politiko konpontzeko gakoak eta oinarriak:Elkarrizketa eta Akordioa
    • Irlandan eta Hego Afrikan hori izan zen bidea eta gakoa. Orain aukera berri bat ireki da Kolonbian.
    • Elkarrizketan eragile guztiek hartu behar dute parte, salbuespenik gabe.Izaera barneratzaileak ematen dio konponbiderako balioa elkarrizketari.

• Aieteko Adierazpenak elkarrizketa eta akordioa ditu oinarri, bi esparrutan aktibatu eta bururaino eraman beharreko elkarrizketa, hain zuzen ere:

  • Gatazkaren ondorioen inguruan, ETAren eta Gobernu espainiar eta frantziarraren arteko elkarrizketak.
  • Eta gatazkaren arrazoi politikoen inguruan eragile politiko guztion arteko elkarrizketak.

  • Gaur Kolonbian abiatuko den konponbiderako elkarrizketa prozesuaren hasieraren albistea pozez eta elkartasunez bizi dugu. Oso bestelakoa da ordea Euskal Herrian ireki den egoera berriaren aurrean gobernu espainiar eta frantziarrak mantentzen duten jarrera: Elkarrizketari uko egiten tematzen dira, konponbidearen alde nazioartetik burutzen ari diren ahaleginak gutxietsi egiten dituzte, eta larriagoa dena, euskal herritarren kontrako eskubide urraketari eta indarkeriari eusten diote, salbuespenezko neurri eta politiken bidez.
  • Beraz, konponbiderako nazioarteko esperientziei uko egiten diote Madrilek eta Parisek. Konponbiderako nazioarteko esperientzien kontrako norabidean doaz. Konponbide haizeen kontra.
  • Ezker Abertzaletik dei egiten diegu bi gobernuei:
    • Euskal Herrian gatazkaren konponbide demokratikorako irekita dagoen aukera aprobetxa dezaten, zentzu gabeko sufrimenduak eta eskubide urraketak bukatuz.
    • Herritarren gehiengo zabalaren eskaria eta nahia da behin betiko konponbide elkarrizketatua, baketsua eta demokratikoa. Dei egiten diegu bi gobernuei eskari horri jaramon egin diezaioten.
    • Begiratu aurrez aurre konponbidea eskatzen duen herri honi, eta heldu zezenari adarretatik luzamenduetan tematu gabe; hartu behingoz elkarrizketaren aldeko jarrera proaktiboa. Euskal jendartearen bultzada eta babesa izango duzue hori egindakoan.

     

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s