JOSU ASKATU! 14ak HERRIRA!

Posted: 2012/08/29 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak
Gotzone Lopez de Luzuriaga ospitalean izan da

Gotzone Lopez de Luzuriaga ospitalean izan da

 

Gotzone Lopez de Luzuriaga, gaixotasun larria duen presoa, Donostiako Ospitalean izan da gaur arratsaldean. Bertan, eskuetan duen hezurretako eta artikulazioetako mina aztertzeko erresonantzia bat egin diote. Bisita zuzena izan da, eta ez da inolako arazorik izan.
 
Ezin da ahaztu Gotzone Lopez de Luzuriaga ere gaixotasun larria duen presoetako bat dela, bularreko minbizia baitu.
Txus Martin gaixo larria bakarrik dago

Txus Martin gaixo larria bakarrik dago

 

Txus Martin gaixo larriari aplikatuta duen Laguntza Protokoloa (bere buruaz beste egiteko arriskua dutenei ezartzen zaiena, eguneko 24 orduak lagun baten zaintzapean egon behar dutelarik) hautsi diote.

Txus Zaballako espetxean dago 2011ko abenduaren 12tik. Bertan beti egon izan da beste preso batekin (soziala edo politikoa) protokoloak agindu bezala, baina, orain bat-batean eta Txusi inolako abisurik eman gabe protokoloa hautsi eta bakarrik utzi dute. Txusek, ordea, ezin du bakartua egon espetxean, egoera hau izan delako egungo gaixotasuna eragin duena. Eta, azken 2 urtetik hona laguntza Protokoloaren pean dago, hain zuzen ere, bere buruaz beste egiteko arrisku errealean dagoelako. Hortaz, onartezina da Zaballako espetxeak Laguntza Protokoloa hautsi eta egoera larrian aurkitzen den presoa bakarrik uztea.

Benetan larria da Txus dagoen egoeran egonda, bakarrik aurkitzea.

Iosu Uribetxebarriari babesa emateko borrokaldiak martxan jarraitzen dute

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen aferarekin jarraituz, Iosu Uribetxebarria ere hiltzen ari den arren preso jarraitzen du, eta Espainiako eta Frantziako espetxeetan dauden euskal preso politikoek euren babesa ematen jarraitzen dute. Iosu Uribetxebarria gose greban sartu zenetik, borroka ezberdinak jarri dituzte martxan euskal preso politikoek; hauetako gehienak gose greban sartu zirelarik.

Espetxeetako borrokak forma ezberdinak izan dituzte, ekimen ezberdinak burutu direlarik: barauak, espetxeko janariari uko egitea, itxialdiak, elkarretaratzeak… Baina, euskal preso politiko gehienek gose grebak egin dituzte, eta egiten jarraitzen dute. 58 espetxetik gora izan ziren gose greban sartu ziren espetxeak.

Egunak aurrera joan diren heinean zenbait presok gose grebak bukatutzat eman behar izan dituzte arazo fisikoen ondorioz: konortea galtzea, bilirrubinarekin arazoak, giltzurrunetako arazoak, glukosarekin arazoak…

Zenbait kasutan arazo hauek presoen osasunean ondorioak izan dituzte, adibidez:

  • Sevilla II espetxean aurkitzen den Manu Gonzalez presoak gose greba amaitu behar izan zuen giltzurrunetako gutxiegitasunagatik (insuficiencia renal).

  • Granadako espetxean aurkitzen den Egoitz Koto presoak konortea bi aldiz galdu zuen ziegan, oso ahul aurkitzen zen.

  • Fresnesen aurkitzen den Aitor Garcia presoak koliko nefritikoa izan du.

 

Hala ere, arazo fisikoengatik gose grebak bertan behera utzi behar izan dituzten presoek ere beste borroka batzuk abiatu dituzte (itxialdiak, barauak…).

Zenbait presok gose greba bukatutzat eman duten arren, oraindik euskal preso politiko askok jarraitzen dute gose greban, jada egun asko direlarik ezer jan gabe daramatzatenak. Egun honako 26 espetxe hauetan jarraitzen dute gose grebak burutzen:

  • Algeciras: 18 egun gose greban

  • Almeria: 15 egun gose greban

  • Cáceres: 16 egun gose greban

  • Clairvaux: 18 egun gose greban

  • Cordoba: 17 egun gose greban

  • Daroca: 16 egun gose greban

  • Fleury – D2: 18 egun gose greban

  • Fleury – D3: 20 egun gose greban

  • Fresnes – D1: 19 egun gose greban

  • Fresnes – D3: 19 egun gose greban

  • Huelva II: 16 egun gose greban

  • Jaen II: 16 egun gose greban

  • Joux La Ville: 17 egun gose greban

  • Liancourt: 16 egun gose greban

  • Lyon Corbas: 15 egun gose greban

  • Mansilla (Leon): 16 egun gose greban (espetxe honetan preso batek )

  • Monterroso: 16 egun gose greban

  • Moulins – Preb. : 16 egun gose greban

  • Murcia I: 15 egun gose greban

  • Ocaña I: 16 egun gose greban

  • Ocaña II: 15 egun gose greban

  • Sevilla II: 19 egun gose greban

  • Soria: 15 egun gose greban

  • Valencia II: 14 egun gose greban

  • Valencia III: 17 egun gose greban

  • Villefranche Sur Sâone: 16 egun gose greban

Zerrendan ikus daitekeen bezala, espetxe gehienetan 15 egunetik gora daramatzate gose greban. Bereziki kezkagarria da horrenbeste egunetan ezer jan gabe egotea, honek osasunean izan ditzakeen ondorioak kontutan harturik.

Honegatik guztiagatik, egoera honekin berehala amaitzeko beharra ikusten dugu. Iosuk aske egon behar du bere eskubidea delako, eta ezinbestekoa da gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoak ere aske egotea. Ezin da Iosuren egoera errepikatu, eta ezin dira Txusekin izandako jarrera bezalakoak errepikatu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s