JOSU ASKATU! 14ak ETXERA!

Posted: 2012/08/29 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Kate bat egingo dute Donostiatik Arrasatera

 

Auzitegi Nazionalaren debekuaren ostean deitzaileek adierazi dute Donostiatik Arrasatera txandakako martxa osatuko dutela.

Zarautzerako ibilbidea 70 urteko frantziskotar batek hasiko du, gaur. Berarekin aulki bat eramango du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sinbolo, eta eskuz eskuz, Arrasateraino iritsiko da aulki hori.

Larunbaterako, manifestazioa deitu dute, Donostian (17:30). 

Espainiako Auzitegi Nazionalak preso gaixoak aske uzteko gaur bertan Donostiako ospitaletik ateratzekoa den martxa debekatu ostean, zer egin erabakitzeko bildu dira deitzaileak, eta Donostiatik Arrasatera txandakako ibilaldia osatuko dutela adierazi dute. Maite Ubiria kazetariak azaldu duenez, 12:00etan, Paulo Agirrezabaltegi 70 urteko frantziskotar batek hasiko du Zarautzerako bidea. Berarekin aulki bat eramango du Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sinbolo, eta eskuz eskuz, Arrasateraino iritsiko da aulki hori. 

Andoni Egañak hitz egin du martxa deitu dutenen izenean. Euskal preso gaixoei dagokienez, legea betetzea eskatu du, eta martxaren debekua salatu; “debekua astakeria politikoa eta eskandalu juridikoa da”. Larunbatean, manifestazio bat egingo dute Donostian. Antiguoko tuneletik abiatuko da, 17:30ean. Euskal gizarteari mobilizatzera dei egin dio Egañak. 

Gaixo dauden 14 presoak etxera lelopean deitu zuten martxa, eta gaur, 11:00etan zen abiatzekoa. Auzitegi Nazionalak baina debekatu egin zuen bart, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkartearen eskaria aintzat hartuta. Hamalau pertsona ezagunek egin zuten martxarako deia, tartean Txaro Arteagak, Joan Mari Irigoienek, Inaxio Kortabarriak, Martxelo Otamendik, Andoni Egañak eta Ramon Labaienek. Atzo, luzatu egin zen deialdiarekin bat egiten dutenen zerrenda. Haien artean daude Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Aritz Lasa pilotaria, Castillo Suarez idazlea, Galder Perez aktorea, Iratxe Ibarra bertsolaria, Jose Mari Pastor kazetari eta EHUko irakaslea, Paco Letamendia parlamentari ohi eta irakaslea eta Rafa Rueda musikaria.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s