ERTZAINTZA PRESO GAIXOEN ALDEKO MARTXAN

Posted: 2012/08/29 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Ertzaintzak gelditu egin du ibilaldia hasi duen fraidea

 

Frantziskotar batek gaixo dauden presoen aldeko martxari ekin dio

Paulo Agirrebalizategi 70 urteko frantziskotarrak larriki gaixo dauden presoen aldeko martxari ekin dio Audientzia Nazionalaren debekuari muzin eginez. Hasiera batean Arrasatera abiatzeko asmoa azaldu badute ere, gaur hartuko dute azken erabakia.

20120829_paulo_agirrebalzategi

Paulo Agirrebalzategi 70 urteko frantziskotarrak larriki gaixo dauden presoen aldeko martxari ekin dio Donostia Ospitalean. Bidean lekukoa jasoko du eta Arrasateraino iristeko asmoa erakutsi dute, nahiz azken erabakia gaur hartuko dutela argitu duten.

Esku batean Iosu Uribetxebarriaren aulkia eta bestean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala hartuta ekin dio ibilbideari. Ertzaintzak gelditu egin duen arren, aurrera darrai martxak.

13.00etan Donostiako Udalera iritsiko dira eta bertan harrera egingo die Juan Karlos Izagirre alkateak.

Ondoren erabakiko dute Arrasatera abiatu edo ez.

Auzitegi Nazionalaren debekuaren ostean deitzaileek adierazi dute Donostiatik barrena txandakako martxa osatuko dutela gaur.

Ibilbidea 70 urteko frantziskotar batek hasi du eta abiatu berritan Ertzaintzak gelditu du, identifikatzeko. Berarekin aulki bat darama, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sinbolo, eta eskuz eskuz pasatuko dute aulkia.

Ibilbidean zehar lekukoa hainbat pertsona ezagunek hartuko dute.

Juan Karlos Izagirrek alkaetak harrera egingo die udaletxean.

Larunbaterako, manifestazioa deitu dute, Donostian (17:30).

Donostiako alkateak bat egin du preso gaixoak askatzeko aldarrikapenarekin

Dagoeneko, ibilbidea udaletxera iritsi da. Juan Karlos Izagirre alkateak egin die harrera. Izagirrek gaixotasun larria daukaten 14 euskal presoak aske uztearen aldarrikapenarekin bat egin du. Era berean, martxaren debekua ulertzen ez duela gaineratu du Donostiako alkateak. 

14:00etan Aieterantz abiatuko dira eta bertako jauregian aulki bat utziko dutela jakinarazi dute ibilbidearen antolatzaileek. Ondoren Gobernu ordezkaritzarako bidea hartuko du oinezko martxak; 19:00etan Donostiako ospitalean bukatzeko.

Agirrebaltzategi aulki bat eskutan atera da Donostia Ospitaletik Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren ikur, eta eskuz eskuz, ibilbide osoa betetzea zen asmoa. Buruaren atzetik 14 pertsonako taldeak atera dira, bidean zehar erreleboak osatzeko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s