PRESO GAIXOEN ALDEKO MARTXA

Posted: 2012/08/28 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

 

AVTk preso gaixoen aldeko martxa debekatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari

 

Hamalau pertsona ezagunek dei egin dute hamalau preso gaixoen askatasuna eskatzeko lau etapako ibilaldian parte hartzera. Bihar abiatuko da, Donostiako ospitaletik. 

AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak preso gaixoen aldeko martxa debekatzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalari, “indarkeria goratzen” delako eta “biktimak umiliatzen” direlako. Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Espainiako poliziari ibilaldia deitu duten eragileen inguruko txostenak eskatzea galdegin dio AVTk epaileari. Baita deialdiaren atzean legez kanpoko erakunderik dagoen ikertzeko ere. Terrorismoaren Biktimen elkartearen testuan Auzitegi Nazionalak dagoeneko presoen aldeko bi manifestazioa debekatu dituela gogorarazten da, “terrorismoa goratu” litekeelako. 

Hamalau pertsona ezagunek dei egin dute gaixorik larri dauden hamalau presoak aske uzteko eskaera plazaratzeko martxa batean parte hartzeko. Gaixo dauden 14 presoak etxera lelopean, martxa Donostiako Ospitaletik abiatuko da bihar, 11:00etan, eta, oinez, Arrasatera iritsiko da larunbatean. Ibilaldiak lau etapa izango ditu: Donostiako Ospitalea-Zarautz, Zarautz-Deba, Deba-Soraluze eta Soraluze-Arrasate.

Martxak hamalau pertsona ezagunen sostengua du, baita martxan parte hartzeko konpromisoa ere. Honako hamalau pertsona hauek dira ekimenaren deitzaileak: Naroa Iturri, Txaro Arteaga, Nekane Altzelai, Joan Mari Irigoien, Inaxio Kortabarria, Xabier Morras, Pello Iraizoz, Julio Soto, Juan Maria Feliu, Martxelo Otamendi, Andoni Egaña, Peio Dufau, Josu Juaristi eta Ramon Labaien. Pertsona guztien giza eskubide guztien errespetua ardatz izango duen aroa eraikitzeko bidean, “egungo espetxe politika traba nabarmena da”, martxaren deitzaileen ustez. Bereziki, gaixorik dauden presoen egoera salatu dute, eta horiek askatzeko mekanismoak abiarazteko eskatu dute. “Uribetxebarriak legez eta eskubidez aske behar zuen arren, bere egoera krudelki luzatu dute”, salatu dute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s