ESTATURIK GABEKO NAZIOAK

Posted: 2012/08/28 in internazionalismoa

Estaturik gabeko Nazioen lehenengo konferentziaren kronika


Ezker Abertzaleak Sardinian (Alghero) antolatu den Estaturik gabeko Nazioen 1go Konferentzian hartu du parte joan den asteburuan. Hiru egunetan zehar Europako hainbat herritatik etorritako ordezkari politiko, idazle, ikertzaile eta ekonomistek hainbat eztabaida burutu dituzte hizkuntza, literatura, ekonomia eta politikari buruz. Jon Andoni Lekue izan da Ezker Abertzalearen ordezkari konferentzian.

Konferentziaren azken egunean, Abuztuaren 26an alderdi politikoetako ordezkariek hartu zuten hitza besteak beste; Giovanni Colli Psd`Az (Partido Sardi de Azzione)-ko idazkari orokorrak, IRS alderdi sardiniarraren buru den Gabino Salek, Algehro-ko Kataluniako Gobernuko ordezkaria den Joan Elies Adell, eskoziar SNPko diputatua eskoziar parlamentuan Humza Yousaf-ek, Jean Guy Talamoni-k, “Korsika Libera” taldeko presidentea eta Alfons Lopez Tena-k kataluniar Parlamentuko Solidaridad Catalana-ko talde parlamentariko buruak.

Jon Andoni Lekuek ere tarte honetan hartu zuen hitza eta Euskal Herrian garatzen ari den prozesu demokratikoaren berri eman zuen. Horrez gain, egun Europar Batasunaren barruan eta beronek bizi duen krisi egoeran independentzia gauzatzeko dauden aukerak aztertu zituen, autodeterminazio eskubidearen izaera unibertsal eta demokratikoa zein estaturik gabeko herrien arteko elkarlanaren beharra independentziaren bidean.

Konferentziaren bukaeran, Conxita Bosch-ek.FEM (Federazio d`Entitas de la Mediterrania) taldeko ordezkaria, alderdi guztien ordezkariek adostutako deklarazio bat irakurri zuen. Bertan, alderdi independentisten arteko elkarlan batera dei egiten da eta herri ezberdinetan dauden dinamika politiko independentistei babesa adierazten zaie, bereziki Eskozian 2014an egingo den erreferendumari.

Euskal Herriari dagokionez deklarazioak horrela dio: “Babesa adierazi nahi diogu euskal bake prozesuari eta independentisten bilgune den EH Bildu koalizioari, Ezker Abertzaleak azken hamar urtetan jasan duen apartheid politikoaren ondoren. Horrez gain, espainiar gobernuari exijitzen diogu euskal preso politikoen eskubideen errespetua eta Iosu Uribetxebarria zein beste 13 preso gaixoren berehalako askatasuna”.

Nazioarteko Konferentzia amaitu eta gero Algheroko Katalunyako ordezkaritzak harrera ofiziala egin zien parte hartzaile guztiei Algheron duen egoitza ofizialean eta Eskoziako “YES” kanpainaren aldeko argazkia atera zen.

Aurrera begira, mota honetako konferentziak antolatzeko interesa adierazi zuten parte hartzaile guztiek.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s