JOSU ASKATU! 14ak HERRIRA!

Posted: 2012/08/26 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Mobilizazio eta baraualdi jendetsuak gaixo dauden presoen askatasunaren alde

 

Ur botilak eskutan hartuta lagun, pankartak egiteko tinta, erroturkiak, plastikoa, kartulinak, pankartak, kanping dendak, kandelak, prentsa, mahai jokoak eta elkartasuna ardatz ehunka dira asteburu honetan Herrira mugimenduak antolatutako baraualdi eta mobilizazioetan parte hartzen ari diren pertsonak. 70 mobilizazio baino gehiago burutzen ari dira euskal geografia osoko hainbat txokotan, bertan 300 lagunek baino gehiago asteburu osoko baraualdia egiten ari dira Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko. Donostia Ospitaleko aldarria, kamiseta urdinak eta ur botilak Euskal Herrira osora zabaldu dira. Soluzioak nahi eta behar ditugulako, giza eskubideen errespetua aldarrikatzen dugulako, sufrimendua atzean utzi eta bakea eta konponbidearen lan egiten dugulako.

 

Aurreko egunetan egindako deiari jarraiki, hainbat mobilizazio, ekimen eta baraualdi burutzen ari dira asteburu honetan euskal geografia osoan zehar Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko. Ehunka dira une honetan Euskal Herriko puntu ezberdinetan baraua egiten ari diren lagunak. Hona hemen horren inguruko zifra eta datu interesgarriak:

– Donostia Ospitalean Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak diren Iñaki Errazkin eta Garbiñe Errekondo gose greba eta baraualdia burutzen ari diren hamarnaka lagunei batu dira.

– Donostian 100 baino gehiago dira baraualdia burutzen ari diren pertsonak, Donostia Ospitalean, Bulebarren, Antiguon, Egian eta Bidebietan.

– Donostia Ospitalean 31 lagun daude gose greban

– Gose grebalariak Anoeta Estadiora bertaratu dira eskuorriak banatzeko

– Bilbon 18 lagun 48 ordutako baraualdia egiten ari dira.

– Iruñean 24 ordutako mobilizazioa iraunkorra burutzen ari dira.

– Barakaldon 24 ordutako baraualdia Gurutzetako Ospitalean.

– Leioan 21 lagun daude baraualdian, Arrasaten 15, Sopelan 7, Andoainen 14, Errenterian 21, Azpeitian 20, Goierrin 86, Barakaldon 15, Larrabetzun 21, Bilbon 18, Oñatin 6, Zumaian 23, Urdulizen 6, Oiartzunen 20, Donostiko Bulbearren 50, Antigua auzoan 20…

– Arrasaten gaur arratsaldean egindako manifestazioan 350 lagun izan dira, atzo beste 800

– Bart gauean gaubela egin dute Pasai Antxon eta 40 lagunek gaua bertan igaro dute

– Usurbilgo ekimenetan bertako alkatea den Mertxe Aizpurua eta Madrilgo Kongresuan Diputatua den Xabier Mikel Errekondo parte hartzen ari dira.

 

– Baraualdiak eta ekimen burutzen ari diren beste hiri eta herri batzuk: Donostia (Bulebarren, Egian, Bidebietan, Donostia Ospitalean…), Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baiona, Hendaia, Donibane Garazi, Usurbil, Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Orereta, Sopela, Plentzia, Errenteria, Hondarribia, Urretxu – Zumarraga, Oiartzun, Bastida, Bergara, Zarautz, Pasai Antxo, Alonsotegi, Segura, Arrigorriaga, Basauri, Azpeitia, Ataun, Agoitz, Burlata, Mungia, Hernani, Larrabetzu, Ibarra, Lakuntza, Etxarri, Arbizu, Urduliz, Santurtzi, Araitz Betelu, Antsoain, Lazkao, Ordizia, Beasain, Elgoibar, Lezama edo Zegama.

 

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s