PRESTA GAITEZEN

Posted: 2012/08/25 in EKONOMIA

Miseria politikoa

 

Fatima Bañez Lan ministroak atzo argi utzi zuen Espainiako Gobernuarentzat non dagoen pobreziaren muga: hilean 481 euro baino gutxiago izatea pobrezian egotea da, eta 481 euro baino gehiagorekin bizi daiteke. Hala ere, Bañezentzat hori ez da normaltasuna. Harentzat normala da bikote batek hilean 8.000 euroren diru sarrerak izatea. Lan ministroaren logikan oinarrituta, bikote horren seme-alabek 400 euroak ez jasotzeko, ezingo dute jaso ezta hilean mila euro eskas dituztenenek ere.

Guztia «berdintasunaren» eta «justizia sozialaren» izenean. PPren justizia soziala: iruzurgile handiei milioika euro barkatzea eta beste ezer ez daukatenei laguntzak ukatzea.

Lan ministroak atzoko agerraldi surrealistan nabarmendu zuen 400 euroko laguntzak —399 euro dira— «gaizkien pasatzen ari direnentzat» direla, «ez familia kaudimendunentzat». Familia kaudimendunak? Familiako kide bakoitzeko 481 euro baino gehiago dituztenak. Egin kontu: 962 euroko soldata bat bi lagunentzat, 1.442 eurokoa hirurentzat, 1.924 eurokoa laurentzat…

Gainera, Espainiako Gobernuaren esanetan, behin bakarrik pasa daiteke gaizki, behin bakarrik jaso ahal izango da 400 euroko laguntza. Hortik aurrera, hor konpon! Hego Euskal Herrian hamar langabetik lauri amaitu zaie langabezia saria, eta 16.000k jasotzen dute 400 euroko laguntza.

Espainiako Gobernuak karitatea eta gizarte babesa nahasten ditu, nahita. Bere karitatearekin, gainera, miserableki jokatzen ari da, 400 euro huskeria baitira irauteko. Funtsean, familien esku utzi nahi du gizarte babesa.

400 euroen planak Prepara izena du. Presta gaitezen, beraz, miseria handiagorako. Soziala, ekonomikoa eta politikoa.

Jakes Goikoetxea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s