JOSU ASKATU!

Posted: 2012/08/25 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Uribetxebarria aske uztea «oztopatu» nahi duela forentseak salatu du Jaiki Hadik

 

Jaiki Hadi elkarteak Auzitegi Nazioaleko medikuak Iosu Uribetxebarriaren inguruan aurkeztutako txostena «guztiz partziala» eta «objektibitaterik gabea» dela salatu du.

Forentsearen aurkako kexa aurkeztuko dutela iragarri dute.

Auzitegi Nazionaleko medikuak Iosu Uribetxebarriaren gaixotasunaren inguruan aurkeztutako txostena kritikatu du Jaiki Hadi elkarteak. Salatu dutenez, Carmen Baena forentsearen txostena «guztiz partziala» da eta «objektibitaterik gabea».

Jaiki Hadi elkartearen iritziz, txosten horren helburua Uribetxebarriaren askatasuna «oztopatzea» besterik ez da.

Ildo horretan, Arrasateko presoak espetxetik kanpo jaso behar duela minbiziari aurre egiteko tratamendua nabarmendu dute eta instantzia ezberdinetan kexak aurkezteko asmoa dutela adierazi dute.

Baenak etika profesionala eta kode deontologikoa ez dituela kontutan hartzen aurkeztutako txostenean gaineratu dute.

Datorren astean erabaki beharko luke Espetxe Zaintzako epaileak Uribetxebarriaren inguruan.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s