JOSUREN OSASUN EGOERA

Posted: 2012/08/24 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Donostiako Ospitalean preso mantentzen duten Iosu Uribetxebarriaren egungo osasun egoeraren inguruko informazioa:

Une honetan tratamendua jasotzen ari da Josu. 15 eguneko gose greba egin ondoren, ez da erraza jakitea nola eragin dion baraualdi luze honek. Kontuan izan behar da giltzurrun bakarra duela Josuk (giltzurrun kartzinoma dela-eta 2005ean erauzi ziotelako ezkerraldekoa). Beraz, pentsatzekoa da  duen giltzurrun bakarrak lan gaitza izan duela kasu hauetan eliminatzen diren toxinak etab. kanporatzeko. Honetaz gain, gorputzak jasaten duen ahulezia ez da makala halako kasuetan; are gehiago duen gaitza kontuan hartuta. Defentsek behera egiten dute eta horrek gaitza areagotu dezake. Kontuan izan behar da tumore gaiztoak detektatu zitzaionetik (Leonen, uztailaren bukaera aldera) hona nabarmen hazi zaizkiola nodulu gaiztoak, horrek dakarren ondorioekin.

Izan ere, ondo kontrolatzen ez bada metastasi mota hau, izugarri bizkortu daiteke bere garapen hilkorra. Tumore mota hau dutenen artean oso gutxi dira 12 hilabeteren buruan bizirauteko aukera dutenak: % 10a soilik, bere txosten medikuaren arabera. Kontuan izan behar da ere pertsona hau non dagoen: espetxe erregimen batean non estres egoerak biderkatzen dira. Eta bere adina ere, 56 urte, horietako 15 espetxean daramatzanak.

Tratamenduari dagokionez, datorren astelehenean proba batzuk egingo dizkiote, gero radioterapia probak lehenbailehen hasteko (burezurraren erradioterapia, hain zuzen, zerebeloan eta buruko beste aldetan dituen metastasiak tratatzeko). Momentuz ez da erraza jakitea nola erantzungo dion gorputzak tratamendu mota honi: baliteke 15 eguneko baraualdiak eragin negatiboa izatea, baina goizegi  da jakiteko nola daraman tratamendua. Erradiokirurgia ere erabiltzen da horrelako kasuetan, metastasien neurria kontuan izanik, baina egia da ere hantura akutu eta larri baten arriskua dagoela, oso ondorio txarra izan dezakeena zerebelo mailan.

Josuren diagnostikoa txarra da oso. Bere txosten medikuak buruko metastasi anizkoitza nabarmentzen du, giltzurrun kartzinomaren jatorrikoa. Eta baita birikako lobulu bateko nodulu gaiztoa, jatorri ezezagunekoa momentuz. Hau guztia urteetan garatutako gaitz baten ondorio da. Birikako lesioa 2005ean bertan agertzen zen, baina ez zegoen garatua; urtez urte joan da hazten, egungo 18,5 mm-ko diametroa hartu arte. Burukoak, berriz, azken bi hilabete hauetan detektatu dira, Josuk buruko min handiak aipatu ondoren. 2 nagusi ziren, 14 mm eta 10 mm-koak, eta 8 mm-ko beste bat. Baina detektatu zirenetik hona (uztailetik hona) handitu dira nabarmen.

 

 

Gauzak horrela, egungo egoera (espetxearena, alegia), noski, ez da egokiena gisa honetako gaixo batentzako: espetxean jarraituz, kanpoan egonik baino arrisku handiagoa du gaitza gehiago areagotzeko.  Izan ere, Iosuri 2005ean giltzurruneko tumorea aurkitu ondoren,  2006an bere egoeraren arriskuaz ohartarazi zitzaion epaileari: giltzurrun tumorearen kasuetan  rezidiba edo berpizte arriskua adierazgarria da oso, bi urtetan biziraupen tasa %51 delarik. Kontuan hartzen zen ere bere adina, 50 urte, arriskua areagotzen zuena. Gaixotasun mota honek mediku eta erradiologia mailako kontrol zorrotza eskatzen du, espetxeko egoeran mugatua izan daitekeelarik. Epaileak, aldiz, ez zuen onartu bere askatzea, nahiz eta espetxe arautegiak gisa honetako muturreko kasuetan preso gaixoaren baldintzapeko askatasunaren aukera biltzen duen.

Ordutik hona urteak eta espetxe egoerak luzatu egin dira Josuren kasuan.  Hainbat errebisio eta kontrol izan ditu urte hauetan, non alterazio ezberdinak detektatu zaizkion; horrela, lehen aipatu den bezala,  azken hiru urte hauetan etengabe handitzen joan den birika nodulu bat agertu da egin dizkioten frogetan,  2012ko uztaila eta abuztua bitartean  buruko lesioak identifikatu zituzten: birika (2005ean jadanik bazegoen lesio hori, txosten medikuaren arabera)  eta zerebelo metastasiak. Egoera honetan, urtebeteko biziraupen aukera %10ekoa da. Beraz, muturreko egoera honetan kalean egon beharko luke, dagokion tratamendua zorrotz jaso ahal izateko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s