JOSU ASKATU!

Posted: 2012/08/24 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

 

Auzitegiko medikuen arabera Uribetxebarria espetxean artatu daiteke

 

Auzitegi Nazionaleko auzi medikuen txostenaren arabera, espetxeko osasun zerbitzuetan artatu daiteke Uribetxeberria.

Presoak minbizia du, metastasiarekin. Erradioterapia jaso ahal izateko probak egingo dizkiote astelehenean. 

Auzitegi Nazionaleko auzi medikuen txostenaren arabera, Zaballako espetxeko osasun zerbitzuetan artatu daiteke Josu Uribetxeberria preso gaixoa, eta beraz, ez du zergatik ospitalean egon behar; Donostiako Ospitaleko eta Leongo Ospitaleko (Espainia) txostenek diotenaren aurka. 

Iragan ostiralean, ospitaleko diagnostikoa jaso berritan, Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiak Uribetxebarriari hirugarren gradua eman zion, presoaren gaixotasun larri eta sendaezinak haren bizitza arriskuan jartzen duela ulertuta. Hain zuzen, Donostiako Ospitaleko txostenak Uribetxebarriaren egoera “atzera buletarik gabekoa” dela adierazten du. Expetxeetako Mediku Batzordeak adierazi zuen “espetxeetako erietxeak ez direla lehen mailako arreta zerbitzuak”. Jorge Fernandez Diez Espainiako Gobernuako Barne Ministroak ere berriki berretsi du Uribetxebarriaren gaixotasunak ospitalean egotea eskatzen duela. 

Hirugarren graduak hainbat neurri jasotzen ditu espetxealdia arintzeko, eta baldintzapean aske uzteko lehen urratsa zen. Hurrengoa, Auzitegi Nazionalaren erabakia. Fiskaltzak eskuetan ditu jada auziari buruz bere iritzia emateko eskatu dituen txosten guztiak eta aurki igorriko dizkio Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileari. Berea da azkeneko hitza, baldintzapean aske uztea edo ez. 

Erradioterapia jasotzeko zain dago presoa

Bitartean, Uribetxebarriak preso jarraitzen du, eta Etxerat elkarteak gogoratu du “muturreko egoeran” aurkitzen dela presoa. Bi asteko gose grebaren ondoren, Uribetxebarria tratamendua jasotzeko prestatzen ari dela jakinarazi du Etxerat-ek. Hain zuzen, astelehenean proba batzuk egingo dizkiote ospitalean, gero burezurreko erradioterapia saioak hasi ahal izateko, buruan duen metastasi anizkoitza tratatzeko. Uztailean atzeman zizkiotenetik, nabarmen hazi zaizkio buruko noduluak. Gainera, birikan ere nodulu gaiztoa du presoak, dagoeneko 18,5 milimetroko diametroa duena.

Etxerat-ek gogoratu du, Uribetxebarriaren kasuan, bestelako hainbat datu ere izan behar direla kontuan: batetik, bi asteko gose grebaren ondoren, defentsek behera egiten dute, eta horrek gaitza areagotu dezake; are gehiago giltzurrun bakarra duela jakinik —2005en diagnostikatu zioten minbizia lehenengoz, eta giltzurrun bat kendu zioten orduan—. Bestetik, Uribetxebarriak espetxe erregimena jarraitu behar du. Gainera, 56 urte ditu, eta azken hamabostak espetxean igaro ditu. Espetxeen egoteak sortzen duen estresa kaltegarria da medikuen arabera. Gauzak hala, “muturreko egoeran” dela eta kalean egon behar lukeela aldarrikatu du Etxerat-ek, “dagokion tratamendua zorrotz jasotzeko”.

El informe forense dice que Uribetxebarria puede ser tratado de su cáncer en prisión

Fuentes jurídicas consultadas por la Cadena Ser aseguran que el informe de la médico forense de la Audiencia Nacional, que consta de seis folios, señala que el preso Iosu Uribetxebarria Bolinaga puede ser tratado de su cáncer en prisión.

Las fuentes a las que alude la Cadena Ser han querido remarca en esta filtración que el infome médico forense de la Audiencia Nacional sobre Iosu Uribetxebarria «es contundente».

Según esta fuente, el informe asegura que el cárcer terminal puede tratarse en prisión.

El titular del juzgado de vigilancia penitenciaria, José Luis Castro, decidirá ahora sobre la cuestión. Uribetxeberria está en tercer grado.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s