JOSU HIL NAHI DUTE, GOAZEN KALERA!

Posted: 2012/08/22 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Biharko mobilizazioen deialdiak

 

Egunero bezala, Herrirak hainbat ekimen antolatuko ditu bihar larri gaixo, gose greban eta osasun egoera oso zailean dagoen Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko.

Biharkoan gainera, egoeraren larritasun itzela aintzat hartuta, hurrengo egunetan burutuko diren ekimen eta mobilizazio berriak iragarriko ditu Herrira mugimenduak.

 

 

Hona hemen hurrengo bihar Donostia Ospitalean egingo ditugun agerraldien orduak eta zehaztapenak:

11:30tan: Gose greba burutzen ari diren pertsonek adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Jon Garayk eta Fran Baldak bozeramaile lanak egingo dituzten azken eguna izango da. Gose grebarekin jarraituko dute, baina ostegunetik aurrera pertsona berriak batuko dira gose grebara eta Iñaki Egaña eta Nagore Garcia izango dira grebalarien bozeramaile berriak. Egoeraren larritasuna dela-eta, bihar Herrirak ekimen eta mobilizazio berriak iragarriko ditu.

12:00tan: Bilboko Konpartsak, Donostiko Piratak, Gasteizeko Blusak, Iruñeko Peñek Donostia Ospitalea bisitatuko dute hainbat kultur talde eta jai ezberdinetako kideekin batera. Hauek ere hedabideen aurreko adierazpenak egingo dituzte.

 

 

Beste hiriburuetan:

Baiona: 16tan, elkarretaratzea Cinq Cantons-en (Victor Hugo kalearen bukaeran)

Bilbo: 12:00tan, elkarretaratzea Moyua Plazan

Gasteizen: 12:00tan, elkarretaratzea Olagibel kalean

Iruñean: 12:00tan, elkarretaratzea Carlos III kalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s