Archive for the ‘udalbiltza’ Category

ETORKIZUNA, INDEPENDENTZIA

Posted: 2013/03/25 in udalbiltza

“Euskal Herria eraikitzeko konpromisoa” aldarrikatuko du Udalbiltzak Aberri Egunean

 

Martxoaren 31n, Iruñean, adierazpen bat plazaratuko dute, 2000. urtean Udalbiltzak egindako adierazpena bere osotasunean, hain justu. 

UDALBILTZAA

Duela hamahiru urte Udalbiltzak plazaratutako adierazpena berreskuratuko du aurtengo Aberri Egunean: “Egokia irudi zaigu gaur egunera, 13 urtera, ekarri eta zabaltzea, oinarri eta filosofia beraiei eusten diegulako”, adierazi dute gaur Iruñean egindako agerraldian. Munduan zabalduta dauden euskal herritarrak eta euskal jatorriko lagunak ere gogoan izan dituzte, uste baitute nazioarteari Euskal Herria badela erakusteko “funtsezkoa” dela diasporako kideen lana.

Aurrera begira, Udalbiltza bera “gehiago gorpuztea” dute xede. 1.276 udalbiltzakide dira gaur egun, zazpi euskal lurraldeetakoak, baina “gehiago” izan nahi dute. Horregatik, orain arte atxikimendua eman ez dutenei egitasmora batzeko deia egin diete. Euskal Herriko eragileekin elkarlanean jarraitzeko asmoa ere agertu dute.

Joan den martxoaren 2az geroztik abian da berriro ere Udalbiltza.

ABERRI EGUNA

NAZIO ERAIKUNTZA

Posted: 2013/03/06 in udalbiltza

«Geuk funtzionatu behar dugu herri gisa aurka daudenen aurrean»

 

goiburua3

Argi du Udalbiltzako lehendakariak zein den Euskal Herriko nazio insituzioaren bidea: nazio eraikuntza. Gabeziak gabezia eta trabak traba, «pixkanaka» pausoak emango direla dio.

 

Sorrerako printzipioak berretsita, joan den larunbatean abiarazi zuten Udalbiltza, 1.257 hautetsiren babesarekin. Usurbilgo alkate izanik, lanik ez zitzaion falta atzo, udaletxeko bulegoan, nazio instituzioko lehendakari izendatu berri Mertxe Aizpuruari (1960, Donostia).

Sorreratik hamahiru urtera, Loren Arkotxa lehendakari ohiaren eskutik jaso zenuen aginte makila. Zein esanahi izan zuen zuretzat une hark?

Kate luze honetan sufrimendu asko egon da, eta Lorenek berak ere pairatu izan du hori. Berak esan zuen ez zela dendetan eros zitekeen makila bat, eskuz egindakoa zela, eta lan asko, sufrimendu asko eta poz handia zegoela makila horretan; ez zela edozein makila. Eman baino lehenago, eserita ginela, eskatu zidan ondo zaintzeko, garrantzitsua zela. Sinbolikoki ere oso hunkigarria izan zen.

Aspalditik zeraman makila hori?

Badirudi baietz. Badauka halako plaka bat «aske» jartzen duena, zilarrezkoa ziur aski. Makila bera xumea da, ez da elegante horietakoa. Eskuz egindakoa da; esan zidanez, elorri zuriarekin egina.

Jesus Mari Agirrezabala ere han zen lekukoa pasatzeko unean. Sorrerako bi espresioak ere irudikatu ziren?

Bai. Udalbidek eta Udalbiltzak bi bide hartu zituzten, batera hasi baziren ere. Oso sinbolikoa izan zen, eta ondo zetorren argazki hori. Aurrerantzean, bide hori jorratu behar dugu, eta nik espero dut ahalik eta lasterren bateratzea berriz bi bide horiek. Azken finean, helburu bera dugu, eta duela hamahiru urte Euskaldunan bizi izan zen izpiritua bertan dago. Beraz, jasotzea besterik ez dago, ereina dago jada.

Behin lekukoa hartuta, zein dira eman beharreko lehen pausoak?

Lana badugu jarria. Azken urtebetean talde sustatzaileak lan handia egin du; plangintza bat egina dago jada. Larunbateko ekitalditik ere atera genituen hainbat plangintza eta lehentasun. Horiek, gainera, talde sustatzailekoek finkatu badituzte ere, parte hartze prozesu baten bidez jarri dira. Udalbiltzan izena eman dugun hautetsi guztioi eskatu ziguten lehentasunak geuk jartzeko.

Heldu behar diogun lehen lana da lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa sustatzea. Hori da gehiengoak erabaki duena, eta horri helduko diogu lehenbizi. Dena dela, gure asmoa da pauso eraginkor eta praktikoak ematea. Pixkanaka-pixkanaka, baina beti nazio eraikuntzaren bidean.

MERTXE

Lehentasun horretan aurreikusten da Kohesio Funtsa sortzea, lehen, esaterako, Zuberoa Garatzen egitasmoa lagundu zuena. Zertan lagun dezake orain?

Hor diagnostiko bat egin behar da. Euskal Herri osoa berriz hartu, azterketa bat egin eta ikusi zein diren lehentasunak. Hori guztion artean egin behar dugun zerbait da, beharrak zein diren jakiteko. Azken finean, Euskal Herriak duen handicap edo oztoporik handiena da zatituta egotea, eta zatiketa horrek desegituraketa dakar. Horri egin nahi diogu aurre, nazio eta herri gisa pentsatuz, egitasmoak herri gisa pentsatuta eginez.

Dena den, Espainiak eta Frantziak ez dute onartzen Euskal Herriak nazio gisa duen erabakitzeko eskubidea. Zer egin liteke muga horren aurka?

Mugak beti egongo dira, jardun guztietan daude, baina eginaren poderioz botatzen dira. Nahiz eta pauso txikiak eman, eragin handia izaten dute batzuetan. Hori pentsatu behar dugu: mugak daudela badakigu, eta ez dira egun batetik bestera botako, ezta gauza handiekin bakarrik ere. Gauza txikien bidez, pixkanaka-pixkanaka, pentsaera aldatuz ere muga asko bota daitezke. Herri bat gara, eta horren aurka daudenen aurrean, geuk funtzionatu behar dugu herri bat bezala. Gutxitan egin den jarduera da hori. Hori da planteamendua. Horrek ekarriko du mugak ezabatuz joatea.

Beste instituzio batzuk ere badaude Euskal Herrian. Esana duzue horiekin ere harremana izan nahi duzuela. Nolakoa?

Hor dago Eudel, eta beste batzuk ere badaude. Batak ez du bestea ordezkatzen, Udalbiltzaren jatorria eta esparrua erabat ezberdinak direlako. Eudelek udalei aholkularitza tekniko bat ematen die hainbat arlotan, baina Udalbiltzaren helburua ez da hori, udaletatik abiatuta nazio eraikuntzan aurrerapausoak ematea baizik. Noski, asmoa dugu harremanak guztiekin izateko. Udalbiltza prest dago pauso horiek emateko, eta interesa du, gainera.

 

1362250936_911927_1362251268_noticia_normal

Oraingoz hautetsiak soilik biltzen dituen arren, udalak biltzeko bokazioa ere badu Udalbiltzak?

Definizioan hala esan dugu: udalen eta udal hautetsien bilgune da Udalbiltza. Hori ere garatuz joango garen zerbait izango da. Oraingoz, ahalik eta hautetsi gehien biltzea da gure asmoa.

Lurraldetasunari begiratzen badiogu, sendo agertzen den egitasmoa da. Poz handia ematen dit, adibidez, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan lortu duen atxikimenduak. Bide hori da jorratu behar duguna, eta beste fase batean etorriko da udalen atxikimendua.

Instituzioetatik harago, izan duzue harreman zuzenik EAJrekin? Edo ba al duzue asmorik izateko?

Gure bokazioa hori da: Euskal Herria nazio bat dela pentsatzen duten hautetsi guztiek daukate lekua. Behin eta berriz esan dugu, eta ahaleginak egingo ditugu, gure ustez Udalbiltzan egon behar luketen guztiak bertan egoteko. Baten bat badago, gainera; Hamaikabateko kideak, Aralarrekoak eta Sortukoak dauden bezala. Baina pertsonalki egindako hautu bat izan da. Nik ez dut siglarik jarri nire izenaren ondoan. Larunbatean Viktoria Eugenian ginen guztiak Udalbiltzakoak ginen. Ziur nago inork ez zuela pentsatzen ondoan zeukana zein alderditakoa zen. Beste izpiritu bat da daukaguna, eta hori jorratu behar dugu. Gainera, nik uste, hori dela aspaldian herri honek eskatzen duena: aurrerapausoak emateko hainbat alorretan, eta nazio eraikuntzarena begi bistakoa da. Izpiritu horrek eraman behar gaitu aurrera, eta poz handia hartuko dugu EAJko hautetsiek Udalbiltzarekin bat egiten dutenean. Lehenago edo beranduago, baina uste osoa dut hala izango dela.

UDALBILTZA WEB

Sorrera gisa, garai politiko berezian etorri da berrantolatzea ere. Zein aukera ditu Udalbiltzak egungo egoera politikoan?

Hamahiru urteko bide bat jorratu da, eta horrek esperientzia eta harreman batzuk ekarri ditu. Asko aurreratu dugu horretan. Bide bat egina dago, eta hori beti ona da. Egia da Euskaldunako sorrera ekitaldia egin zenean Lizarra-Garaziko garaiak zirela. Orain, beste garai batean gaude, baina baditugu lehen hain argi ez genituen elementu batzuk ere. Adibidez, orain subiranotasunaren edo erabakitze eskubidearen alde dago gehiengo izugarri bat. Agian, lehen, hori ez zegoen hain sustraitua jendearengan.

Gero, lagungarri den nazioarteko testuinguru bat dago. Katalunia hor bertan daukagu, Flandria, Eskozia… Horrek Europan ere gauzak beste modu batera ulertzeko bidea ematen du. Testuingurua oso aproposa dela uste dut.

Ezberdintasunak ezberdintasun, halako prozesurik bultza dezake Udalbiltzak?

Baietz pentsatzen dut. Begirada, behintzat, halako mugimenduak dauden tokietara bota behar du Udalbiltza bezalako erakunde batek. Gero ikusi beharko da noraino joaten garen. Dena dela, nazio eraikuntzaren bidean, lehentasunen artean hori ere badago: munduari erakustea Euskal Herria existitzen dela, bizi dela eta errealitate bat dela.

Nazio eraikuntzaren bidean, herritarrekin eta hainbat arlotako eragileekin ere bultzatu nahi duzue elkarlana. Nola?

Talde sustatzaileak izan ditu jada harreman batzuk halako eragileekin, eta horretan ere saiatuko gara, noski. Nazio eraikuntzan eragile asko dabiltza, eta lan handia egiten ari da hainbat aldetatik. Bakoitza bere arlotik, indar horiek denak batu egin behar ditugu.

 

goiburua3

Aizpurua lidera una reorganizada Udalbiltza, hacia el mismo objetivo

 

UDALBILTZA3

 

Udalbiltza renace catorce años después de su constitución en el Euskalduna. Lo hizo en Donostia con la implicación de 1.257 electos y los mismos objetivos marcados en 1999: afirmar la existencia de Euskal Herria, impulsar su construcción y cohesión, proyectarla en el ámbito internacional… Mertxe Aizpurua asume la presidencia anunciando una institución participativa, abierta y transparente.

p008_f01_60767.jpg

Aunque con menos electos que entonces, el espíritu de aquel acto del Palacio Euskalduna de Bilbo en 1999 revivió ayer en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia, donde Udalbiltza inicia otra etapa tras dejar atrás una década de persecución y de ilegalización. La institución nacional formada por electos municipales retoma su rumbo con una dirección liderada por Mertxe Aizpurua, alcaldesa de Usurbil, y la adhesión de 1.257 concejales y alcaldes, de los que 563 estuvieron ayer en la capital guipuzcoana.

La nueva dirección [ver cuadro adjunto] y las propuestas sobre prioridades y organización de la institución se aprobaron por unanimidad (hubo una única abstención). La sintonía resultó total entre electos de todas las partes del país, sea cual fuera el tamaño de su municipio y su adscripción política concreta: los hay de la izquierda abertzale, EA, Aralar, diferentes coaliciones, independientes, alguno del PNV….

Udalbiltza se reorganiza en base a adhesiones individuales, sin conceder importancia a las siglas. Lo que sí subraya son los objetivos, los mismos que se marcó como horizonte la primera institución nacional de la era moderna, entonces sí con todas las formaciones abertzales al unísono, en 1999. Mertxe Aizpurua los rememoró en su discurso de ayer: «Afirmar la existencia de Euskal Herria como nación; coadyuvar a la estructuración política de Euskal Herria, teniendo en cuenta todos sus territorios; impulsar su construcción nacional; avanzar en la interrelación entre los municipios de todos los territorios en diversos ámbitos; y proyectar en el ámbito internacional la existencia de Euskal Herria como nación propia y diferenciada».

udalbil

Espíritu de colaboración

Nada más ser elegida, ante todos los miembros del Nazio Gobernua y ya con la makila en la mano, la presidenta de Udalbiltza avanzó algunos de sus criterios y líneas de trabajo. Apostó por una institución «participativa» dado que «las ciudades, pueblos y barrios de Euskal Herria son tan plurales como ricos, y por tanto es fundamental tomar en cuenta las aportaciones y opiniones de todos». También «abierta», para que esté «en continuo crecimiento». Y, junto a ello, «transparente» toda vez que «las fuentes de financiación y los recursos de Udalbiltza son públicos».

Como prioridades concretas, la asamblea aprobó «promover el desarrollo territorial y la cohesión socioeconómica, avanzar en la estructuración nacional de Euskal Herria, impulsar el trabajo en red entre los municipios, y fomentar el carácter nacional y el trabajo internacional».

Capítulo paralelo es de la cooperación con otras entidades, comenzando por la otra expresión de Udalbiltza, la conformada básicamente por electos del PNV en torno a Udalbide. Aizpurua remarcó que es consciente de que son varias y diversas las instituciones que agrupan a electos municipales en los distintos puntos del país, pero matizó que «Udalbiltza tiene sus propias características diferenciadas. La división político-institucional impuesta constituye un obstáculo para el desarrollo de políticas encaminadas a la creación de una Euskal Herria sólida y cohesionada. Udalbiltza es un instrumento para superar dicho obstáculo, es una institución para crear un pueblo cohesionado social y políticamente».

Sobre la relación con la otra expresión de Udalbiltza, puede resultar significativo el resultado de la encuesta puesta en marcha por el grupo promotor de esta reorganización y cuyo resultado se dio a conocer también ayer en el Victoria Eugenia. El 69% de los electos que la han respondido afirman que quieren que esas dos expresiones trabajen juntas, el 2% lo rechaza y el 29% no cree que sea posible.

En representación de este grupo promotor, Igor Eguren, alcalde de Ordizia, saludó el desarrollo de este proceso de meses y el acto de ayer, asegurando que «somos muchos, pero vamos a ser aún más en el futuro». El ongi etorri corrió a cargo de Juan Karlos Izagirre, alcalde de Donostia que ejerció de anfitrión en un escenario precioso.

 

UDALBILTZA4

 
 
 
 
 
 
1931, 1976, 1999, 2013… katea ez da eten

Naziogintza udalerrien eskutik landu da betidanik, eta horren adibide dira aurreko mendean izandako hiru ekimen. Atzoko ekitaldiaren lerro berean kokatzen ditu Udalbiltza berrosatu honek 1931n Lizarran alkateek burujabetzaren alde egindako bilkura, 1976an Bergaran demokratizazioaren alde sortutako Alkateen Taldea, eta, noski, 1999ko Udalbiltzaren sorrera. Bere bidea bortizki moztua gelditu zen 2003ko sarekadarekin, baina katea ez da eten, eta argi berdea piztu da berriz 2013an.

Data hauen guztien artean, bada dena josten duen hari komun bat: «Euskal Herriak herri gisa iraungo badu, bide berriak asmatu beharko ditu bere herritartasunari eutsi eta munduko egoera berrietara egokitzeko», nabarmendu zuten ekitaldian.

Lotura horiek aipatu zituen Mertxe Aizpuruak ere: «Ez dugu ezer berririk asmatu». Eta, besteak beste, Fortunato Agirre eta Jose Luis Elkoro ekarri zituen gogora. Lehena, Lizarrako alkate abertzalea zelarik, bultzada eman zion 30eko hamarkadako elkarlan hari; frankistek fusilatu egin zuten gero. Bigarrena, Bergarako alkate izanik, 1977ko ekimenaren sustatzaile nagusi bilakatu zen (orain, jakina denez, preso dago, gaixo dagoela-eta zigorra etxean betetzen).

Kate luze horren azken katebegi, Loren Arkotxak eta Jesus Mari Agirrezabalagak pasa zioten lekukoa Aizpuruari; hobeto esanda, makila. Eta hori nolanahiko makila ez dela esan zuen 2003. urtera arte Udalbiltzako presidente izan zen Ondarroako alkate ohiak: «Hau ez da edozein dendatan erosten den makila horietako bat, sentimenduz eta energiaz beterikoa baizik», ziurtatu zuen Arkotxak. Eta gustura hartu zuen Aizpuruak.

 

UDALBILTZA1

 

Abian da berriz Udalbiltza, nazio eraikuntzarako «tresna praktikoa»

Erakundearen lehentasunak, barne araudia eta Nazio Gobernua onartu dituzte aho batez batzarrean izan diren 563 hautetsiek

Inplikatzeko deia egin die Mertxe Aizpurua lehendakariak erakunde eta eragileei

Sorrerako bost printzipioak berretsita, abian da berriz ere Udalbiltza, Euskal Herriko udalen eta udal hautetsien biltzarra. «Gaur nazioa eraikitzen ari gara, eta egun hau historian markatua geratuko da». Hala egin zien ongietorria Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek Viktoria Eugenia antzokia goraino bete zuten 563 hautetsiei. Azken urteetan bi adarretan banatuta egon ondoren, «apaltasunez» ariko direla adierazi zuen Udalbiltzako lehendakari izendatu berri Mertxe Aizpuruak: «Beti, nazio eraikuntzan pauso eraginkorrak emateko asmoz. Nazioa egiten joateko tresna praktikoa da Udalbiltza». Egunez egun doa hazten nazio instituzioa babesten dutenen zerrenda: 403 udaletako 1.257 hautetsi dira jada —horietatik, 154 alkate dira—. EH Bildu eta EH Bai koalizioetakoak dira gehienak, baina «Euskal Herria aintzat hartzen duten» guztiengana zabaldu nahi dute.

Loren Arkotxa lehendakari ohiaren eskutik lekukoa jaso ondoren egin zuen hitzaldia Aizpuruak. Harekin izan zen Udalbiltza-Udaldideko lehendakariorde ohi Jesus Mari Agirrezabala ere, bitan banatutako bi adarren batasun bidea islatuz. «Ez gara gu aurrenak, ez horixe», hasi zen Aizpurua, nazio eraikuntzan udalek eta udal hautetsiek egindako lana aipatuz. 1931n Lizarran udalen biltzarra eratu zuen Fortunato Agirre eta 1976an alkateen mugimenduan aritu zen Jose Luis Elkoro izan zituen gogoan, besteak beste. Udalbiltza «inposatutako zatiketa politiko instituzionalari aurre egiteko tresna» dela nabarmendu zuen segidan, esparru guztietan dihardutenekin lankidetza bultzatu nahi duena. «Herrietatik eraikitako herria aldarrikatzen dugu», esan zuen. Bide horretan, Aizpuruak dei egin zien Euskal Herriko erakunde, hautetsi, eragile eta herritarrei nazio eraikuntzan inplika daitezen.

Amaierako hitzaldia baino lehen, ordea, Gaindegiak landutako diagnostikoa aurkeztu zuten bideo bidez, eta erakundearen lehentasunak, funtzionamendua eta Nazio Gobernua bozkatu zituzten. Aho batez onartu zituzten puntu guztiak —abstentzio bakarra egon zen, lehentasunetan—.

1. Diagnostikoa

Udalbiltzaren web orrian jarriko dute Euskal Herriari buruz egindako diagnostikoa, azterketa hori zehaztuz joateko. Dena den, ideia batzuk azaldu zituzten atzo, bideo batekin. Euskal Herria Europako pasagune nagusi batean kokatu arren, euskal identitatea «jazarria eta gutxietsia» dela azaldu zuten, eta ezezaguna dela bertako herritar nahiz munduko eragile askorentzat. Izan ere, egituratu gabeko herria da, Udalbiltzako kideen esanetan: «Indarrean dauden ordenamendu juridikoek gure lurraldea eta herritarrak bereizten dituzte». Biztanle kontzentrazio handiko lurraldeen ondoan, husten ari direnak daudela gogoratu zuten, baita langabezia tasa altua dela ere —%15ekoa—.

Hainbat arlotako eragileekin izan dituzten harremanen berri ere eman zuen Nazio Gobernuko kide Iratxe Lopez de Aberasturik. Besteak beste, ELArekin, LABekin, Ikastolen Elkartearekin eta Behatokiarekin izan dira, eta elkarlanerako borondatea erakutsi diete guztiek. Hautetsien artean egindako inkestaren arabera, gainera, erantzun dutenen %69k azaldu dute Udalbiltzaren bi espresioak batzeko aritzeko nahia.

2. Lehentasunak

Bost lehentasun izatea ere onartu zuten atzo. Lehena, lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa bultzatzea. Besteak beste, Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa, udal zerbitzuen arteko sarea eta Garapen Agentzia sortuko dituzte horretarako. Bigarrena, nazio egituratzea laguntzea, instituzioetatik —Udalbiltzaren beraren garapenarekin— nahiz gizarte alorretik. Hirugarrena, herrien arteko saretzea bultzatzea —Hurbiltzen plana osatu dute horretarako—. Laugarrena, burujabetzaren aldeko diskurtso propioa eraikitzea, nazio identitatearen adierazleak aztertuz. Eta, azkena, nazioartekoa: «Munduari Euskal Herria badela erakustea».

3. Funtzionamendua

Funtzionamenduari dagokionez, hiru erabakigune nagusi izango dira: Batzar Orokorra —hautetsi guztiak biltzen dituena, erabakigune gorena—, Nazio Gobernua —gobernu betearazlea, 19 kidez osatua—, eta lehendakaria. Arlokako lan taldeak, Idazkaritza Teknikoa eta Agerkari Ofiziala ere izango ditu Udalbiltzak.

Ez zen atzo amaitu, ordea, parte hartze bidez hasitako lana. Nazio Gobernuko kideek jakinarazi zutenez, puntu horiek guztiak zehaztu beharko dituzte orain.

 

UDALBILTZABAI

Mertxe Aizpurua proposatuko dute Udalbiltzako lehendakari kargurako

 

Udalbiltza LOGO

 

Iratxe Lopez de Aberasturi, Maite Iturre eta Daniel Olzomendi lehendakariorde karguak hartzeko proposatu ditu talde sustatzaileak

Donostiako Viktoria Eugenian egingo da gaur Udalbiltza berriz antolatzeko batzarra

Gaur egingo dute, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Udalbiltza berrantolatzeko batzarra. Bertan, Euskal Herriko udal hautetsien biltzarraren lehentasunak, funtzionamendua eta eta zuzendaritza berria hautatuko dituzte. Talde sustatzailearen proposamenak aurkeztu ondoren, bozketa bidez hartuko dituzte erabaki guztiak, zuzendaritzaren izendapena barne. Lehendakari kargua betetzeko, Usurbilgo (Gipuzkoa) alkate Mertxe Aizpurua proposatuko dute, eta hautatua bada, Udalbiltzako lehendakari ohi Loren Arkotxaren eta Udalbiltza-Udalbideko Jesus Mari Agirrezabalaren eskutik jasoko du lekukoa. Lehendakariorde karguetarako, berriz, Gasteizko zinegotzi Iratxe Lopez de Aberasturi, Baztango (Nafarroa) zinegotzi Maite Iturre eta Izurako (Nafarroa Behere) auzapez Daniel Olzomendi izango dira hautagaiak.

Batzarraren berri emateko agerraldian azaldu zutenez, hemeretzi kidek osatuko dute Udalbiltzaren zuzendaritza. Hainbat irizpide jarraitu dituzte proposamena egiteko: lurraldetasuna, aniztasun politikoa eta generoa. Lurraldetasunari dagokionez, Euskal Herria hiru administrazio esparrutan zatitua dela kontuan harturik egin dute proposamena, eta zazpi lurraldeen arteko oreka mantentzea ere izan dute xede. Bestalde, aintzat hartu dute euskararen jakintza ere. Lehendakariordetzarako proposatuko kideak dira irizpide horien isla: bi emakume eta gizonezko bat, guztiak euskaldunak, eta Euskal Herriko hiru administrazio esparruetakoak.

Udalbiltzari babesa eman dioten hautetsien artetik hautatu dituzte, noski, zuzendaritzarako hautagaiak. Joan den astearteko datuen arabera, Euskal Herri osoko 1.227 hautetsik —horietatik, 153 dira alkateak— eman diote babesa nazio instituzioari. Lehendakariorde karguetarako proposatu dituzten hirurak dira gaurko batzarra antolatzeko lanetan aritu den talde sustatzaileko kideak.

udalbil

Urtebeteko lanaren emaitza

Joan den urteko martxoan abiatu zen Udalbiltza berrantolatzeko prozesua. Aberri Egunaren atarian, gutun bidez Euskal Herriko hautetsi guztiei prozesu horretara batzeko deia egin zietela jakinarazi zuten hogeita zazpi kargudunek. 1.100 hautetsi ingururen babesa lortuta, joan den ekainaren 30ean hautatu zuten hamazazpi lagunez osatutako talde sustatzailea, Iruñean egindako ekitaldian. Geroztik, gaurko batzarrean bozkatuko diren prozedura eta lehentasunak lantzen aritu dira. 1999ko irailean sortu zenetik ia hamalau urte pasatuta eta urtebeteko lanaren ondoren, gaur abiatuko du aro berria Udalbiltzak, Euskal Herriko nazio instituzio bakarrak.

 

Udalbiltza, nazio bat garelako

Urtebeteko lan baten ostean, gaur Udalbiltza berrantolatzeko batzarra egingo da Donostian, epe ertaineko ekintza plan bat zehazteko eta hura gidatzeko zuzendaritza bat hautatzeko. Iazko Aberri Egunaren bezperan zazpi herrialdeetako udal kargu talde batek hasitako lana burutuko da batzarrean eta, horrela, azken bost mendeetan izan dugun instituzio nazional bakarrak desiratutako bigarren aroko aurreneko pausoak emango ditu.

Udalbiltzaren ibilbidea eta iragana gure historiaren ispiluan ikusten ahal dira. Batetik, herri honen udal izaera nabarmena dauka, eta gure historia hurbileko bi garai erabakigarriren mugimendu haien herentzia jasotzen du: 1931koa eta 1976koa. Orduan ere alkateak izan ziren —Lizarrako eta Bergarako mugimenduen inguruan bilduta—, Euskal Herriaren nazio eskubideak aldarrikatzeko pausoa eman zutenak. Bestetik, birsortu egin da; izan ere, euskal gizarteak sekula ez dio, ezta garairik txarrenetan ere, uko egin estatu propioa izateko eskubideari. Gainera, bere lehen aroan —1999an hasi zen hartan—, batasunetik egindako garapenak trabak izan zituen, abertzaleen arteko elkarlana eragotzi zuten arrazoi batzuengatik, eta bultzada politikoz jokatzen duten instantzia judizialen jazarpena pairatu zuen.

Horregatik, normalizazio politikoari buruzko arloaz gain, oso garrantzitsua da azpimarratzea egungo unea, herriaren nazio eskubideak aldarrikatzeko Udalbiltza tresna baliagarri bihurtzeko aukera dugulako, baita garapen ekonomiko eta sozialerako lan egiteko aukera ere.

Martxoaren 2an bertan hasiko da lanean erakundea, ahal den denbora tarterik laburrenean bere ahaleginek ezarpen praktikoa izateko helburuz. Kultura, euskara, hezkuntza, kirola edota ekonomia bezalako arlo desberdinetan Euskal Herriko udalerri denetan lankidetzan ekintzak garatzeko erronka handia du.

Herri mailako oinarria duen lan honek nazio eraikuntzan oinarrizkoenetakoa den kontu bat gainditzen lagunduko du: lurraldetasuna. Lan serio eta gizartera atxikitako batekin, Udalbiltza osatzen duten milaka hautetsi horiek zuzenean eta gertutasunez ordezkatzen dituzten herritarrekin estu-estu lan eginda, gure herria hirutan banatzen duten horma zeharkaezin horiek —ezarritako muga horiek— gainditu daitezkeela erakutsiko dugu.

Udal oinarria duen erakunde nazional batek, sarri auzi politiko handietatik urrun dauden herritarrekin konektatzeko gaitasuna dauka, jende desberdin baina amankomunean gauza asko dituztenekin berezko loturak sustatuz, eta udalen arteko uztartzearen bidez herrialde guztien arteko harremanak indartuz.

Bistan da proiektu honetara asko direla atxikitu diren hautetsiak, eta zalantzarik ez dugu: hemendik gutxira askoz gehiago izango dira. Udalbiltzak abertzaleentzat esanahi berezia du: itxaropen aldi haren, xede orok egingarria zirudien eta subiranisten lankidetza bideak entseatu ziren garai hartako ikur nagusia izan zen. Gainera, sinetsita gaude Udalbiltzari nazio eraikuntzaren eta herriaren garapen integralaren prozesu honetan funtsezko zeregina dagokiola.

Haren sustatzaileen borondatea, irekia den eta helburuekin identifikatzen den oro bere baitan hartzeko gaitasuna duen egitasmo bat sortzea da. Konbentzituta gaude Euskal Herriaren nazio eskubideetan sinesten duten udal kargu publiko guztien etxea eraikiko dugula.

Horiek izan dira betidanik Udalbiltzaren xedeak. Idatzi hau sinatzen dugunok helburu haiek babestu genituen duela hamalau urte, eta udal kargu denei dei egiten diegu Udalbiltzara atxikitzeko.

Gu biok ez gara beti ados egon, ez dugu beti estrategia bera babestu, baina Euskal Herri aske eta justizia sozialean oinarritutakoaren nazio eskubideen aldeko borroka partekatu izan dugu beti. Orain gustura uzten diogu Udalbiltza honi lekukoa; 1999an hasi eta bi espresio izan dituen bideetatik onena bildu eta akatsetatik ikasi du Udalbiltza honek.

Euskal Herria nazio bat dela sinesten dugunok era kontsekuente batean aritzeko garaia da. Nazio batek erakunde nazionalak behar ditu, herritarren eta munduaren aurrean bere burua aurkezteko, bere egunerokoaren alde lan egiteko eta etorkizuna eraikitzeko. Hori da Udalbiltzak eskaintzen diguna.

Loren Arkotxa, Jesus Mari Agirrezabala

Udalbiltzako lehendakari ohia, Udalbiltza-Udalbideko lehendakariorde ohia

UDALBILTZABAI

EUSKAL HERRIA ERAIKITZEN

Posted: 2013/02/26 in udalbiltza

1.227 atxikimendu jaso ditu Udalbiltzak, erakundea berriz osatzeko batzarraren atarian

Udalbiltzaren talde sustatzaileko kideek gaur azaldu dutenez, hemeretzi kideko zuzendaritza bat proposatuko dute larunbatean. Gainera, erakundearen lehentasunak lurralde garapena, kohesio sozioekonomikoa, lurralde egituraketa eta nazioarteko harremanak sustatzea izatea proposatuko dute.

udal

Datorren larunbatean egingo dute Udalbiltza berrantolatzeko batzarra, eta gaur eman du talde sustatzaileak larunbateko batzarreko hainbat xehetasunen berri. Maite Iturre talde sustatzaileko kideak jakinarazi duenez, 1.227 hautetsiren atxikimendua jaso dute dagoeneko, eta erakundearekin bat egiten jarraitzera deitu ditu “Euskal Herria aintzat hartzen duten hautetsiak”. Orain arteko atxikimenduekin, Euskal Herriko 685 udalen erdiek izango lukete ordezkariren bat Udalbiltza berrian.

Iturrek azaldu duenez, Euskal Herriari buruz egin duten azterketa bat aurkeztuko dute lehenik, hautetsien ekarpenekin osatua, eta eragileekin izandako harremanen berri emango dute ondoren. Gainera, Udalbiltzaren lehentasunak izateko hainbat puntu ere proposatu eta bozkatuko dituzte larunbateko batzarrean: besteak beste, lurralde garapena, kohesio sozioekonomikoa, lurralde egituraketa eta nazioarteko harremanak sustatzea izango dira horiek. Hain justu, 1999an Udalbiltzaren sorreran ezarritako bost printzipioetan dute oinarria larunbatean proposatuko dituzten lehentasun horiek.

udall

Halaber, Iturrek adierazi du hemeretzi kidez osatutako zuzendaritza bat proposatuko dutela. Horretarako, irizpide ugari aintzat hartuko dituzte, hala nola zazpi lurraldeak ordezkatuta egotea, alderdi anitzetakoak izatea, generoa eta hizkuntza. Zuzendaritza bozkatuta, lehendakari berriak itxiko du batzarra hitzaldi batekin, Udalbiltzako lehendakari ohi Loren Arkotxaren eta Udalbiltza-Udalbideko lehendakariorde Jesus Mari Agirrezabalari lekukoa hartuta.

“Euskal Herria eraikitzen” jarraitzeko deia

1999ko irailean sortu zuten Udalbiltza Bilboko Euskalduna Jauregian egindako batzarrean, baina 2003an haren aurka jo zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak polizia operazio baten bidez. Ia zortzi urteren ondoren, absolbitu egin zituzten auzipetu guztiak, eta joan den ekainean Udalbiltza berrantolatzeko deia egin zuten Iruñean. Geroztik, hamazazpi kideko talde sustatzailea aritu da hautetsiekin harremanetan.

Aurrerantzean ere erakunde guztiekin harremanetan jarraitzeko borondatea agertu dute talde sustatzaileko kideek, Euskal Herria erakundeetatik egituratzen jarraitzeko. “Denon artean jarraitu behar dugu Euskal Herria eraikitzen”, nabarmendu du Iturrek.

UDALBILTZA WEB