Archive for the ‘Gazte borroka’ Category

ANIMO ETA EGURRA!

Posted: 2013/07/31 in Gazte borroka

Aritz Azkona. Gorenak absolbitutako gazteetako bat

 

«Lubakiaren beste aldera pasatu eta borrokarekin segitzea dagokigu orain»

 

Ezkutuan egon da azken egunetan Azkona. Orain, berriz ireki zaizkio ateak bizitzarekin jarraitzeko, «Luis eta Xaporen ondoan egoteko, herri harresia eraiki eta epaiketa guztiak gelditzeko».

2008ko urrian atxilotu eta espetxeratu zuten Aritz Azkona (Iruñea, 1986), Segiren aurkako sarekada batean. Joan den astean jakin zuen absolbitu egin zuela Espainiako Auzitegi Gorenak, ezkutuan zegoela.

Amaiurren gogora ekarri zenuten atxilotu zintuztetenetik pasatutako bidea. Nola eragin du guztiak zuen bizitzetan?

Atxiloketak egin zituztenetik epai irmoa eman arte, ia bost urte pasatu dira. Gure kasuan, hiru urte baino gehiago pasatu genituen espetxean. Epaiketa egin eta hilabetera, kalera atera ginen Maider [Caminos], Luis [Goñi], Alberto [Lopez] eta ni. Xabier [Sagardoi] eta Mikel [Jimenez] espetxean eduki zituzten, beste kausa batengatik. Azken urte hauek nahiko latzak izan dira, espetxean egon garelako. Badakigu espetxean nolako bizi-baldintzak dituzten gatibu dauden euskal preso politikoek: sakabanatuta egon gara; hilabeteak eman ditugu familiarekin bisean bisekorik izan gabe, miaketak egiten zituztelako; espetxe aldaketa asko izan ditugu.

Handik atera, eta Auzitegi Nazionaleko zigorra jaso genuen. Beti esaten dugu halako gauzek ahalik eta gutxien baldintzatu behar gaituztela bizitzan eta ahalik eta ondoen eraman behar dela, zure erronka edo proiektuak aurrera ateratzeko. Hala ere, espetxera sartzeko aukerak dituzula jakiteak baldintzatu egiten zaitu.

Zuek bezala, beste ehunka gazte atxilotu zituzten Segirekin lotuta. Zein zen Espainiako Estatuaren helburua?

Urte hauek nahiko latzak izan dira. Betidanik izan dute jo puntuan gazteria, herri honen motorra delako. Azken finean, ilegalizazio garai hauetan, guda estrategia bat zeukaten, eta errepresio tresneria guztia topera jarri dute. Beti bezala, herri hau zapaldu nahi izan dute. Atxiloketa horiekin guztiekin beldurra zabaldu nahi zuten gazteriarengan, eta galga jarri gazteriaren borroka grinari. Momentu zailak izan diren arren, argi ikusi da gazteriak eta Euskal Herriak antolatzen jarraitu dutela.

Ostegunean esan genuen ekaitzetik babestu beharrean euripean ere dantzan ikasi dugula. Gazteriak beti erakutsi du zer-nolako konpromisoa daukan herri honekiko eta zer-nolako borrokarako grina daukan. Oztopoak oztopo, eta etsaiaren guda estrategia halakoa izanda ere, aurrera jarraitu dugu beti, eta jarraituko dugu. Konpromiso argia dugu herri honekin, eta bestelako herri bat eraiki nahi dugu, independentzian eta sozialismoan oinarrituta. Estatuak ez du nahi gure proiektua aurrera eramaterik, badakielako horrela bukatu egingo dela beren pagotxa.

Uztailaren 23an jakinarazi zuen erabakia gorenak. Ezkutuan zeundeten ordurako. Zergatik erabaki hori?

Donostiako eta Ondarroako Aske Guneak ikusita, bagenekien haiek ere saihestuko zutela hori sortzea Iruñerrian. Erabaki argia hartu genuen: ezkutatzea eta bitartean baldintzak sortuz joatea herri harresia sortzeko. Horrela, atxiloketak saihesteko, gure militantziarekin jarraitzeko eta harriak jartzeko epaiketa gehiago egon ez daitezen. Asteartean atera zen gure erabakiaren berri eman genuen bideoa, eta arratsaldean bertan kaleratu zuten gorenaren epaia.

Esan beharra dago epaia kaleratu baino lehen jarri zituztela bilatze eta atxilotze agindupean. Horrek erakusten du estatuak nola saihestu nahi zuen herri harresia sortzea. Orain, gure lana hori da: jendea animatzea eta elkartasunetik konpromisora pasatzea, baldintzak sortzeko Iruñerrian, Barañainen edo dena delakoan, erabakitzen dena sortzeko. Luis eta Xaporekin gaudela adierazteko, eta zaila izango dutela beraiek eramatea. Ez diegu utziko.

Nola hartzen da halako berri bat, egoera horretan?

Azken finean, badakigu nola jokatzen duten kasu hauetan. Gure sentipena gazi-gozoa izan da: batetik, absolbitzen zaituzte, eta horrek aukerak ematen dizkizu zure bizitzarekin eta militantziarekin jarraitzeko. Baina, bestetik, inpotentzia eta haserrea dago, ikusita Luis eta Xapo zigortu dituztela eta senideen ondotik, haien herritik eraman nahi dituztela. Horretara jolasten dute. Orain dagokiguna da lubakiaren beste aldera pasatu eta borrokarekin segitzea: gure militantziarekin jarraitzeko, eta, batez ere, kasu honetan, Xapo eta Luisekin egoteko. Herriak aspaldi hartu zuen hitza, eta ozen esan du ez duela onartzen horrelako prozesurik, ez duela nahi atxiloketa gehiagorik, eta euskal preso eta iheslariak etxera etorri behar dutela, gutxika-gutxika. Espetxeak hustu behar direla eta iheslariek Euskal Herrian bizitzeko eskubidea dutela.

Donostiako eta Ondarroako erreferentziak daude, batez ere. Hala ere, esana duzue filosofia oso bat dela herri harresia. Zertan datza filosofia hori? Nola gauzatu duzue?

Herri harresia ez da Aske Gunea edo harresi fisiko hori bakarrik. Hori baino gehiago esan nahi du. Gure lehenengo mezua zen onartuko genuen sententzia bakarra absoluzioa izango zela, ez dutelako inongo zilegitasunik gu epaitzeko. Hortik aurrera, momentua da elkartasunetik konpromisora pasatzeko. Aukera asko daude horretarako: harresi fisiko horretan, lehen, bigarren edo hamargarren ilaran egonez; etxeko ateak zabalik utziz; eragile politiko, sindikal eta sozialen kasuan, ezkutuan geunden bitartean, gure egoera onartu eta gurekin elkartzeko konpromisoa hartuz… Hirugarren pausoa da desobedientziara pasatzea. Planto egitea estatuen erabaki horiei. Luisek eta Xapok bide hori hartu dute, ezkutatzeko hautua eginez. Guk ere, herri gisa, desobedientziarako bidea hartu behar dugu.

Hori izan da Iruñerrian hilabete hauetan jorratu dugunaren bizkarrezurra. Herri harresia denok gara, zuek zarete. Herrikoia eta parte hartzailea izan behar du, denok eraikitakoa. Orain, guri, herriari tokatzen zaigu aukera horiek irekitzea, baldintza horiek sortzea, etorkizun ahalik eta hurbilenean epaiketa guztiak bertan behera uzteko.

Zein izan behar da hurrengo pausoa?

Orain arte, egitasmo batzuk egin ditugu. Badakigu abuztua sasoi txarra dela, eta haiek ere horregatik ikusi dute apropos epaia kaleratzeko. Etengabe jendea aktibatuz joan behar gara. Egoera oso larria da, eta baldintzak sortuz gero, erabakiko da zer egin. Luis eta Xapok beren konpromisoa argi erakutsi zuten, eta espetxera zigortu nahi dituzte. Guk jarraitu behar dugu haien konpromisoarekin eta borrokarekin, borroka delako bide bakarra estatuaren gerra makinaria geratzeko. Herriaren garaia da.

Zein mezu bidaliko zenieke Goñiri eta Sagardoiri?

Haien konpromisoa eta borroka eredugarriak direla eta momentu hauetan haiekin eta haien senideekin gaudela. Borrokan jarraituko dugula haiekin batera, epaiketa guztiak gelditzeko. Asko maite ditugula, eta jarraitzeko beti bezala, borroka grina horrekin eta irribarre gaizto horrekin. Animo eta egurra.

«Herri harresia» indartzea aldarrikatu dute epaiketa politikoak gelditzeko

Ehunka lagunek bat egin dute ostiralean atxiloturiko sei gazteei elkartasuna adierazteko antolaturiko martxarekin.

Bestalde, lau lagun atxilotu dituzte gaur goizean Donostian errepidea moztea egotzita.

20130420_herriharresi

Ostiral goizean atxilotutako Donostiako sei gazteen aldeko elkartasun ekimenek jarraipena izan dute gaur. Atzo arratsaldean milaka lagunek parte hartu zuten atxiloketak salatzeko deitutako manifestazioan eta gaur goizean Martutenera martxa egingo dute.

Hasiera batean atxilotuak Martuteneko espetxera eraman bazituzten ere, NAIZek jakin ahal izan duenez, sei gazteak Basauri eta Zaballako espetxeetan banatuta aurkitzen dira. Mikel Arretxe eta Oier Lorente Basauriko espetxean daude eta  Aitor Olaizola, Ekaitz Ezkerra, Egoi Alberdi eta Adur Fernandez Zaballan.

Sei gazteen atxiloketak salatzeko Martutenera martxa antolatu dute gaur goizean. Ehunka lagunek bat egin dute ekimenarekin eta parte hartzaileen artean auzi ezberdinetan auziperatuak eta epaiketaren zain dauden gazte independentistak izan dira.

Ibilbidea abiatu aurretik eserialdia burutu dute Bulebarrean. Aitziber Plazaolak hartu du hitza beste prozesu batzuetan auziperatutako gazteen izenean eta atzo atxiloturiko sei gazteak bezala beste hainbat gazte independentista aurkitzen direla epaiketaren zain gogoratu du.

Ildo horretan, «herri harresia» indartzen jarraitzearen beharra aldarrikatu du eta atxiloketak ekiditeko bidea dela. «Kaleak bete eta kartzelak husteko» garaia dela esan du.

Agerraldiaren ondoren, «euskal gazteria aurrera» oihukatuz abiatu da Martutenera martxa. Herri harresiaren ideia irudikatu nahi izan dute eta beste auzietan auziperatutako gazteak mobilizazioaren erdian kokatu dira.

Martxak ordezkari politikoen babesa izan du eta bertan izan dira Sortuko ordezkari Joseba Alvarez eta Gipuzkoako Aldundiko diputatuak diren Helena Frano, Garbiñe Errekondo eta Ander Rodriguez ere bertan dira.

Beste alde batetik, Lakuako Segurtasun Sailak ezagutzera eman duenez lau lagun atxilotu dituzte goizeko 8.00ak aldera Donostian. Jose Elosegi kalean, Mirakruz gainaren inguruan, errepidea kateekin moztea leporatzen diete.

Donostiako Amara auzoan ere hiriburura sartzeko Carlos I kaleko sarrera eten dute, protesta gisa.

IKARAGARRIAK ZARETE!

Posted: 2013/04/20 in Gazte borroka

«Ikaragarriak zarete»

 

Kanporatzen zituzten bitartean Ertzaintzak «zikin» jokatu zuela salatu zuten Aske Guneko «herri harresia» osatu zutenek.

Ederretik ere izan zuen, ordea, atzokoak: «Herri hau gai da epaiketa politikoak gelditzeko».

 

Herri harresi handi batekin egin zuten topo Donostiako zortzi gazteak atxilotzera joan diren ertzainek; gaztez, herritarrez osatutako herri harresiarekin. «Une honetan, hitzak sobera daude. Aupa Euskal Herria. Ikaragarriak zarete», esan zuen Beñat Apalategik, Ertzaintzaren hogeita hamar furgonetek alde egin ostean. Gogoz eman zizkien eskerrak zigortutako zortzi gazteen auzi berean absolbitu zuten gazteak aurrean zuen jendetzari.

Egindakoaren harrotasunarekin batera, Ertzaintzak izandako jarreraren inguruko aipamenak ziren nagusi Aske Gunetik kanporatutakoen artean. Tartean zen Ramon Agirre aktorea ere: «Maitasuna gainezka zen gure artean, desobedientzia; parean, berriz, obedientzia itsua». Errenteriako gazte baten esanetan, hasieran saiatu ziren ertzainak jendea «modu garbian» ateratzen, baina altxatzeko aginduei uko egiten zietela ikustean, «zikin» jokatzen hasi ziren.

Salaketa berdintsuak egin zituzten lekuko gehienek: iletik eta belarrietatik tira zietela; besoak bizkarraren atzealdean jarri eta eskumuturra bihurritu zietela; arrastaka eraman zituztela; ostikadak eman zizkietela… «Haien kamerek beste aldera begiratzen zutenean, edo kazetariek ezer ikusten ez zutenean, muturrean jotzen zuten», azaldu zuen Azpeitiko mutil batek: «Barkamena eskatzen zuten gero, deskuidoan izan balitz bezala».

«’E, zu!’, esan dit ertzain batek. Begiratu diot, eta sekulako ukabilkada eman dit ahoan», salatu zuen aurpegia arrastoz betea zuen Groseko gazte batek. «Gero, denetik egin didate kanpora ateatzeko: behatza begietan eta sudurrean sartu, bota aurpegian jarri…». Leitzako lagun batek azaldu zuenez, Parte Zaharreko kale kantoi batera eramaten zituzten Aske Gunetik kanporatzean. «Mutil bat negarrez iritsi da, galtzak jaitsita, guztiz kolpatua», kontatu zuen. Harekin zen hondarribiar batek elkarrizketa adierazgarria izan zuen ertzain batekin: «’Tratu txarrak ematen dituzue’, esan diot. ‘Orain konturatzen zara?’, izan da haren erantzuna». Aske Guneko antolatzaileek ere «irmoki» salatu zuten Ertzaintzaren jokabidea, eta EAJren jarrera kritikatu zuten: «Ertzaintza bidali du Madrilgo lege injustuak betetzera, euskal herritarrak espetxeratzeko».

Herri harresiaren bihotzetik

Pixkanaka iritsi zen Ertzaintza herri harresiaren erdigunera. Gazte zigortuengana hurbildu zirenean, atzerago joan ziren haiek, herritarren babesera. «Oso hunkigarria izan da altxatu diren unea», kontatu zuen Arnaitz Lasarte hernaniarrak: «Indartsu zeuden. Bazekiten zein zen asmoa, bazekiten denak beraiei begira zeudela». Gertuko jendea zuten inguruan, eta haiek ere nola kolpatzen zituzten ikusi zuten. Hala ere, «lasaitasuna mantendu nahian» aritu ziren. «Luze egin zaigu, baina merezi izan du».

Hala ere, atzokoarekin ez dela ezer amaitu nabarmendu zuten, oraindik epaiketa ugari izango direla gogora ekarriz. «Jazarpen politikoaren kontrako mugimenduak jauzi kualitatiboa eman du azken egunotan», esan zuten. Esan zuten goizean ere, Aske Guneko kioskotik: «Egunotan gertatuarekin argi geratu da: herri hau gai da epaiketa eta espetxeratze politikoak geratzeko».

“PARA SIEMPRE”

Posted: 2013/04/20 in Gazte borroka

Martutenera martxa, Donostiako gazteen atxiloketak salatzeko

 

Goizeko 11.00etan abiatuko da mobilizazioa Donostiako Bulebarretik.

20130420_herriharresia

Ostiral goizean atxilotutako Donostiako sei gazteen aldeko elkartasun ekimenek jarraipena izango dute gaur

. Atzo arratsaldean milaka lagunek parte hartu zuten atxiloketak salatzeko deitutako manifestazioan eta gaur goizean Martutenera martxa egingo dute.

Goizeko 11.00etan abiatuko da mobilizazioa Donostiako Bulebarretik.

Hasiera batean atxilotuak Martuteneko espetxera eraman badituzte ere, NAIZek jakin ahal izan duenez, sei gazteak Basauri eta Zaballako espetxeetan banatuta aurkitzen dira.

Vídeo difundido por la Ertzaintza, en el que advierte de consecuencias penales en Aske Gunea

El servicio de prensa del Departamento de Seguridad de Lakua ha difundido este vídeo en el que muestra a un agente lanzando una advertencia a los ciudadanos que se encuentran en Aske Gunea.

Les invita a «abandonar libremente» el lugar o, por el contrario, podrían acarrearles «consecuencias penales».

Aske Gunea marca un hito contra la represión política

La Ertzaintza necesitó casi tres horas para llevarse a seis jóvenes protegidos por cientos de personas más.

Los condenados son sacados rápidamente de Martutene, donde hoy habrá una protesta

pd01_f01.jpg

En cuestión de minutos las sirenas de las que disponía Aske Gunea para avisar de la llegada de los ertzainas sonaron dos veces. Instintivamente, sin contemplaciones, los presentes se encadenaron unos a otros enlazando sus brazos hasta tejer este muro popular que ha marcado un antes y un después.

Las sirenas también despertaron a los vecinos y vecinas de la Parte Vieja. A la mayoría les pilló con un ojo abierto. Tal y como relataron a GARA algunos de ellos, conciliar el sueño había resultado casi imposible: «Sabiendo que podían llegar en cualquier momento, hemos pasado la noche en un `ay’».

La cacerolada que estaba prevista en caso de una intervención policial también surtió efecto en esta zona. Prácticamente con lo puesto, desde el interior de este barrio, todavía de noche, salían vecinos que intentaban en vano acercarse hasta el Boulevard. Nadie pudo arribar, ni siquiera acercarse, al mantener decenas de agentes todos los accesos bloqueados. Resultaba imposible salir y entrar al barrio; había que desplazarse hasta el muelle o hasta el Teatro Victoria Eugenia. El tráfico también estuvo totalmente cortado durante varias horas hasta la Avenida de la Libertad.

La de ayer no era la primera alarma, pero existía la sensación de que era la última. La noche anterior, antes de echarse a dormir, la tensión resultaba palpable. Las sospechas se confirmaron al ver, alrededor de las 6.00, las decenas de furgonetas.

Los más de 200 agentes enviados hasta Aske Gunea formaron un fuerte cinturón alrededor del muro popular, para entonces formado sólidamente.

Los jóvenes no se amedrentaron, y se multiplicaron los gritos en apoyo a los condenados. También los abrazos eran una constante. Ante la intención de permanecer en el lugar, el mando que dirigía la operación advirtió mediante megafonía de que aquella actitud podría acarrear faltas administrativas o penales. El agente repitió tres veces el mismo mensaje, respondido con silbidos y gritos de «Presoak kalera amnistía osoa».

Después de llevarse primero a las personas que estaban fuera del muro popular, comenzaron por la primera fila de este tupido bloque humano. Voces y más voces pedían que nadie cediera y se sujetaran con firmeza. La Policía autonómica solo pudo avanzar metro a metro.

Cantando ante las agresiones

A partir de ahí comenzaron los golpes, los tirones de pelo y las amenazas -una chica denunció intimidaciones sobre violaciones-. Una a una, las personas eran conducidas, incluso arrastradas, hasta la entrada de la calle Mayor, donde se fueron congregando cada vez más personas. Algunas de ellas, una vez que se reencontraban con conocidos y amigos, sufrieron ataques de nervios y leves mareos, debido a la tensión acumulada durante los últimos días y en especial durante las últimas horas.

Cerca de allí había una ambulancia para atender a los heridos, pero quienes se encontraban en este punto de la calle Mayor no podían acceder hasta ella debido al cordón policial. Aquí también la solidaridad fue un hecho, ya que los jóvenes se atendieron los unos a los otros. Los voluntarios sanitarios de Aske Gunea también estaban preparados.

Los ertzainas soltaban a los que iban desalojando con un empujón o zarandeo final. Para calmar el dolor de los golpes y porrazos, se llevaron hasta el lugar agua y hielo, empleados para enfriar los hematomas.

Los sentimientos de rabia, de impotencia, de dolor… provocaron más de una lágrima. Se las secaban, se abrazaban, y volvían a posicionarse. Nadie estaba dispuesto a abandonar el lugar, a rendirse.

La gente se fue agolpando de tal manera junto al Teatro Principal de la calle Mayor que parte de la multitud dio la vuelta a la manzana para crear otro muro de apoyo en la calle Igentea. Cuando este espacio también se quedó pequeño, levantaron otro en la calle Hernani. Cientos de personas decidieron entonces sentarse en el suelo a fin de bloquear el paso.

A medida que los agentes accedían al interior de Aske Gunea la violencia aumentaba, aunque en un principio parecía que la actitud general de los más de 200 agentes era de relativa calma. En los puntos de apoyo de la calle Mayor, Igentea y Hernani hubo más de un amago de agredir a los jóvenes. En una de las ocasiones estos respondieron cantando el «Eusko gudariak» puño en alto. También se escuchó con fuerza “Lepoan hartu ta segi aurrera”, como señal de que esta lucha será larga pero no faltarán los relevos. Todo ello de modo totalmente pacífico. De hecho, la noche anterior desde Aske Gunea avisaron de que si alguien de los presentes utilizaba la violencia no sería «uno de nosotros», sino un agente infiltrado.

Habían pasado dos horas desde que se activó el dispositivo cuando la Ertzaintza llegó hasta el corazón del muro popular, llevándose a Adur Fernández, el primero de los condenados que detuvieron. Detrás de él sacaron a Ekaitz Ezkerra, Egoi Alberdi, Aitor Olaizola, Mikel Arretxe y Oier Lorente, este último cuando el reloj iba ya hacia las 9.00. Es decir, tres horas después de la llegada de la Ertzaintza.

Las furgonetas en las que fueron introducidos los seis detenidos arrancaron la marcha en sentido contrario por la calzada del Boulevard. La sentada reaccionó en seguida: se levantó y corrieron hacia la plaza Gipuzkoa para impedir, sin éxito, el paso de los vehículos.

Hacia las 9.45, el dispositivo que se llevó consigo a seis donostiarras se dio por finalizado, dejando tras de si un intensísimo amanecer que difícilmente se olvidará.

«Para siempre»

De vuelta al kiosko del Boulevard, era la hora de ponerse a trabajar: limpiar la zona, recuperar los objetos personales y apilar todo lo desperdigado, como zapatos sueltos -hubo quien acabó descalzo-, bolsos, sacos de dormir, etcétera.

En seguida desde Aske Gunea publicaron un tuit de felicitación. El amargor por las detenciones era innegable, pero sobre él flotaba la sensación de que habían ganado. «Lo que hemos construido permanecerá para siempre», aseguraron.

Horas más tarde hicieron una valoración más extensa, en la que denunciaron la injusta orden que llegaba desde Madrid y que Lakua había obedecido. No obstante, también en esta ocasión resaltaron «la victoria del pueblo en defensa de los derechos políticos y civiles», insistiendo en que «hemos dado un paso adelante».

Firmes cimientos para un muro infranqueable

En uno de los despliegues policiales más importantes de los últimos años, con alrededor de dos centenares de uniformados implicados, la Ertzaintza detuvo ayer a seis de los ocho donostiarras condenados por el Tribunal Supremo. Desde el primer momento fue abrumador el número de fotografías, vídeos y testimonios que describieron lo ocurrido en las tres horas que duró el operativo, y prácticamente todo el mundo ha tenido noticia de lo ocurrido en Donostia. Y lo que ha pasado es que la lista de jóvenes encarcelados por su militancia abertzale es ahora más larga, un hecho lamentable que sitúa el escenario político vasco en parámetros de enfrentamiento y represión. En clave de pasado que es presente.

Sin embargo, en estos últimos días también ha ocurrido otra cosa, algo que las personas reunidas a primera hora en el Boulevard sentían a flor de piel, pero que probablemente les sería complicado explicar con palabras. «Aske Gunea, primavera vasca» titulaba este diario la edición especial que distribuyó en la tarde de ayer, y probablemente este sea el término que mejor se acerca al ánimo que ha reinado en las miles de personas que durante nueve días han pasado por ese espacio de solidaridad, y en las miles y miles que a través de las redes sociales y de los medios de comunicación -aquellos que no han ocultado la noticia- han ido siguiendo lo que ocurría en cada momento. Han sido jornadas muy emotivas, y los sentimientos acumulados en este tiempo son personales e intransferibles. Pero existe también un convencimiento compartido de haber puesto los mimbres de algo nuevo, liberador.

El muro popular que tantas voces demandaban ha cobrado forma a través de un ejercicio de solidaridad desobediente, de determinación e insumisión colectiva. «Aske Gunea» marca un antes y un después. Esa es la convicción que comparte hoy mucha gente. Esta vez no se ha podido evitar la injusticia, pero se han puesto los cimientos para levantar un muro infranqueable.

MAITE ZAITUZTEGU!!!

Posted: 2013/04/19 in Gazte borroka

La Ertzaintza llega al corazón del muro popular y detiene a seis de los jóvenes condenados

Alrededor de un centenar de ertzainas han tardado más de dos horas en sacar a rastras a las más de 800 personas que han pasado la noche en el Boulevard para arropar a los ocho jóvenes condenados, seis de los cuales han sido detenidos. La Policía autonómica ha arrestado a otras dos personas, acusadas de «atentado a la autoridad».

Alrededor de las 6.00, un amplísimo despliegue de la Policía autonómica ha irrumpido en el Boulevard donostiarra con la intención de arrestar a los ocho jóvenes condenados por el Tribunal Supremo. Han llegado en más de 20 furgonetas y han cortado todos los accesos y salidas al Boulevard.

Los jóvenes que se encontraban en Aske Gunea han formado el muro popular que en la madrugada del jueves evitó en dos ocasiones los arrestos.

Más de un centenar de agentes de la Brigada Móvil y de Seguridad Ciudadana han rodeado con un cordón policial a los congregados, que se han mantenido sentados alrededor de los seis jóvenes condenados que estaban en Aske Gunea.

Tras alertar en tres ocasiones de que se iba a proceder a las detenciones de los condenados, los agentes han comenzado, pasadas las 6.30, a llevarse uno a uno a los manifestantes, que permanecían sentados y han adoptado una actitud de resistencia pasiva al tiempo que coreaban gritos como «Zuena biolentzia, nazkagarria», «Herriak ez du barkatuko», «Iñigo Cabacas gogoan zaitugu» y también han podido escucharse canciones como ‘Lepoan hartu eta segi aurrera’.

Antes de comenzar la actuación, el mando responsable del operativo ha mantenido una conversación con el senador de Amaiur Urko Aiartza, quien le ha asegurado que los manifestantes mantendrían una actitud de resistencia pasiva y no actuarían de manera agresiva contra la Ertzaintza.

El mando, a su vez, le ha informado de que su intención era llevarse uno a uno a los concentrados de manera ordenada y sin efectuar cargas, siempre que estos mantuvieran una actitud pacífica.

Heridos

Acto seguido, han comenzado a sacar a los integrantes del muro popular, uno a uno y a rastras por el suelo. Muchos de los que han sido sacadas de la carpa han denunciado que la Ertzaintza ha actuado de forma muy violenta. Varias personas han sufrido heridas leves a causa de puñetazos y porrazos recibidos por la Ertzaintza.

Tras más de dos horas, los agentes han conseguido llegar al corazón de ese muro popular, donde resistían seis de los ocho condenados –Oier Lorente, Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Otaegi y Ekaitz Ezkerra–, quienes han sido arrestados entre gritos de apoyo de los presentes.

Otros dos arrestados

Además de estos seis jóvenes, la Ertzaintza ha arrestado a otras dos personas, a las que acusa de «atentado a la autoridad», según fuentes del Departamento de Seguridad citadas por Europa Press y Efe.

Una vez que han concluido los arrestos, la Ertzaintza ha continuado en el lugar controlando todos los accesos y salidas al Boulevard e identificando a los jóvenes que se han quedado allí. Poco antes de las 10.00 se han marchado, mientras la multitud cantaba ‘Eusko Gudariak’.

Periodistas expulsados

Cuando ha irrumpido en el lugar, la Ertzaintza ha expulsado a los periodistas de Aske Gunea y solo ha permitido acceder al kiosko del Boulevard a las cámaras, aunque más tarde ha permitido hacerlo a todos los periodistas.

Ertzaintzak oihu artean atxilotu ditu gazteak, Herri Harresia bi orduz desegiten aritu ostean

“Maite zaituztegu” oihu artean eraman dituzte. Ertzaintza 06:00etan sartu da Aske Gunean, eta jendea arrastaka eta kolpeka atera du. Zigortutako zortzi lagunetatik sei zeuden Aske Gunean. Zigortutakoez gain, beste bi lagun atxilotu dituzte, Ertzaintzari aurre egin diotelako. Gutxienez 20 zauritu badira, ertzainak borrekin hasi direlako eta harresian zeudenak indarrez eraman dituztelako. Herritarrak udaletxearen aurrean eta Alderdi Ederren bildu dira protesta egiteko.   

Ertzaintza goizeko 06:00ak inguruan iritsi da Bulebarrera, eta ordu erdi geroago hasi da Herri Harresia desegin nahian. Bi ordu geroago atxilotu dituzte aurreko astean Segikoak izatea leporatuta, torturapeko deklarazioetan oinarrituta, espetxera zigortutako gazteak. Zigortuetako sei zeuden Aske Gunean. Tarte horretan, Herri Harresian zeuden ehunka lagun askatu behar izan dituzte ertzainek. Jarrera erabat baketsua izan dute harresikoek, baina Ertzaintza borrekin eta kolpeka oldartu zaie handik ateratzeko. Hainbat zauritu daude Ertzaintzaren indarkeriak eraginda. Harresitik atera ondoren ere ertzainek iraindu dituztela salatu dute zenbaitzuek: “Iletik tiraka eraman naute, betaurrekoak hautsi dizkidate, puta naizela esan eta guztiak bortxatuko gaituztela esan didate”, salatu du neska batek, AskeGunea Twitterreko erabiltzailearen arabera.

Kosta zaio, bai, Ertzaintzari jendea banaka ateratzea, iritsi diren unean ere ehunka baitziren gazteei babesa ematen ari zirenak. Lekukoen arabera asko ziren hurbildutako ertzainak. Bulebarra moztu egin dute ibilgailu eta oinezkoentzako, eta modu horretan hasi dira goizaldean gazteak atxilotu nahian. Hasiera arrastaka eraman dituzte Herri Harresian zeudenak baina gazteak dauden lekura gerturatu ahala, orduan eta jarrera bortitzagoa izan dutela ertzainek diote lekukoek.

Zortzi gazteen animoak, harresian zeudenei

Oier Lorente zortzi gazteetako batek animo mezuak eman dizkie eurak babesten ari direnei, atxilotu aurretik: “Aupa gazteak! Guk ere maite zaituztegu”. Herri Harresitik eramaten zituztenen artean pena eta amorrua ikus zitekeen, baita malkoak ere. Handik atera eta Alde Zaharrera sartzeko kale batera eraman dituzte. Ertzaintzaren aurrean, ordea, tinko eutsi diote euren jarrera baketsuari Herri Harresian egon bitartean. Twitter sare sozialean #resist8 etiketa ari dira erabiltzen. Gazteen aldeko oihuak uneoro entzun zitezkeen Herri Harresian, baita Ekaitz Iberoren aldeko oihuak ere. Aurreko astean atxilotu zuten Ibero, beste auzi batean zigortua.

Tarte guzti horretan, kazetariak urruneko lekukoak izan dira. Ertzaintza Bulebarrera iritsi denean, kazetariei handik ateratzeko eskatu ondoren, hiru abixu eman dituzte eta gero hasi dira jendea ateratzen, arrastaka hasieran eta indarkeria handituz gero. Kazetariei Kioskoan egoteko esan diete, euren lana ez “oztopatzeko”. Bazihoazenean argazkilari bati ere oldartu zaio ertzain bat, “ez dago ikusteko ezer hemen” esanez. Atxilotuak eraman ondoren, lekukorik gabe, karpan geratu direnei are eta gehiago oldartu zaizkiola esan dute lekukoek.