SUFRIMENDUAREN DATUAK

Posted: 2012/07/02 in Euskal Preso eta Iheslari Politikoak

Espetxe politika amaitzeko indar egitera deitu du Etxeratek jendartea

Euskal Herrian abiatutako aro politiko berriari muzin eginez, Madrilek eta Parisek salbuespenezko espetxe politikari eutsi ez ezik, gogortu ere egin dutela salatu ondoren, Etxeratek dei zuzena egin die euskal jendarteari eta eragileei egoera hori amaiarazteko.

Arp_pol_71680240109

Euskal preso politikoek pairatzen duten sakabanaketa eta salbuespenezko neurrietan oinarrituriko espetxe politika behingoz aldarazteko dei zuzena egin zioten atzo Etxerat elkarteko kideek Euskal Herriko jendarte eta eragile politiko eta sindikalei.

Azken sei hilabeteotako balantzearen berri emateko Biltzar Nazionala egin zuen atzo Etxeratek Tolosako Leidor zinema aretoan. Bilkuran, Gloria Rekartek eta Iñaki Usandizagak preso politikoek pairatzen duten egoeraren berri eman zuten, kartzeletan jasotako datuetan oinarriturik.

Gauzak horrela, sakabanaketa berehala amaitu behar dela eta, bide batez, presoen eskubideak etengabe urratzen dituen salbuespenezko espetxe politika albo batera utzi behar dela aldarrikatu zuten Rekartek eta Usandizagak.

Sakabanaketarekin batera, isolamendua, biziarteko kartzela zigorra, baldintzapeko askatasuna ukatzea eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak espetxean mantentzea dira Parisko Gobernuak eta Madrilgoak indarrean mantentzen duten salbuespenezko kartzela politikaren ezaugarri nagusiak, Etxeraten txostenak jasotzen duenez.

«Giza eskubideak ez dira ez saltzen, ezta negoziatzen ere. Errespetatu ala urratu egiten dira. Ez dago inolako aitzakiarik», nabarmendu zuten.

Egoera honekin amaitzeko euskal jendarteari eta eragileei deia berretsi zuen atzo Etxeratek. «Guztion arteko esfortzua beharrezkoa da sakabanaketarekin behingoz amaitzeko. Hau da gure elkarteak hartzen duen konpromisoa», adierazi zuten, eragile politiko eta sindikalei eta oro har jendarte osoari zuzendutako mezuan.

Sakabanaketarekin batera bizi euskal preso politikoei ezarri zaien bizi osoko espetxe zigorra eta beste neurri bereziekin amaitzea ere eskatu zuten Etxerateko kideek.

«Gure senide eta lagunek erabateko tentsio une handiak jasaten dituzte, eta helburu horrekin presoei eta senideoi zuzendutako hainbat neurri aplikatzen dituzte: etengabeko kartzela edota modulu aldaketak, komunikazio mota guztietan esku-hartzea (baita intimoak deritzenetan ere), miaketak (egunean behin baino gehiagotan biluztera behartuta), eraso fisikoak, edozein ekintza egiterakoan edota harreman pertsonaletan izaten duten kontrola eta egiten dieten jarraipena, mediku kontsultetara joan ahal izateko eskaerak ukatzea… Euskal preso politikoei aplikatzen zaien sakabanaketa politika honek salbuespenezko neurri hauek aplikatzeko bidea irekitzen die», salatzen du Etxeraten txostenak.

Gauzak horrela, aldarrikapen hau aurkezteko, datozen hilabeteotan Etxerateko kideak Euskal Herriko eragile eta erakundeekin harremanetan jarriko direla jakinarazi zuten Rekartek eta Usandizagak.

Euskal Herrian zabaldu den aro politiko berriari muzin eginez, Estatu espainola zein frantsesa immobilismoan gotortu direla salatu zuten Etxerateko kideek, euskal preso politikoekiko espetxe politika bereziari eutsiz.

Gogorarazi zutenez, Madrilek eta Parisek jarrera aldatzeko zirkinik ere ez dute egin, nahiz eta Euskal Herriko jendartearen gehiengoak eta nazioarteko eragile ugarik kartzela politika berezia bertan behera uzteko urratsak egin ditzatela eskatu.

Eskakizun horiek izan badira ere, Etxeraten txostenak argi eta garbi uzten du preso politikoen egoera ez dela malgutu; alderantziz, okerrera egin du. Kartzelatuak xantaiarako tresna gisa erabiltzen ari direla salatu zuten presoen senideak biltzen duen elkarteak.

Sufrimenduaren datuak

Etxeratek atzo aurkeztu zuen txostena preso politikoek eta euren senideek pairatzen duten egoeraren erradiografia da. Horrela, 634 preso politiko daudela esaten du, 88 espetxetan sakabanatuta. Horietatik zortzi baino ez daude Euskal Herriko kartzeletan.

Sakabanaketaren egoerak ez du hobera egin azken sei hilabeteotan, okerrera baizik. 71 lekualdatze izan dira, baina horietatik bi baino ez dira izan presoak Euskal Herrira ekartzeko (bata Sevillatik eta bestea Zaragozatik). Bestalde, bost preso Euskal Herritik Estatu espainoleko espetxeetara eraman dituzte (hiru Salamancara, bat Avilara eta beste bat Pontevedrara).

Isolamendu eta bakartze egoera ere aztertzen du Etxeratek txostenak. «Isolamendu egoera espetxe arautegian oso kasu zehatzetara zuzendutako neurria bada ere, kolektibo honen kasuan ohiko edota behin betiko neurri gisa aplikatzen da. Are gehiago, ohikoa bilakatu da pertsona hauek bata besteengandik bakartzea espetxe zein moduluetan», dio txostenak. Txus Martin (Zaballa), Leire Martinez (Zaballa), Egoitz Garmendia (Alcala), Oihane Bakedano (Jaen), Julen Eizagirre (Joux-La-Ville), Marian Aramendi (Joux-La-Ville), Jean-Marie Saint-Pee (Lo Mont de Marsan), Ibai Peña (Mureth-Seishes), Mikel Almandoz (Tarascon) eta Juan Carlos Estevez (Tolon) dira egun espetxeetan bakartuak dauden presoak, kopuru hau edozein unetan aldatu badaiteke ere.

Azken sei hilabete hauetan euskal preso politikoek zazpi eraso pairatu dituztela ere salatu du Etxeratek: Xabier Arina (Puerto III), Itziar Moreno (Dijon), Aitor Fresnedo (Castello II-Albocasser), Iurgi Garitagoitia (Bois d’Arcy), Xabier Arina (Valdemoro), Aitzol Gogorza (Basauri) eta Liher Rodriguez (Soto del Real).

Biziarteko espetxe zigorrari dagokionez, Estatu frantsesak hiru presori (Jakes Esnal, Frederik Haranburu eta Jon Parot) ezarri die. Estatu espainolean, berriz, Auzitegi Konstituzionalak ezkutuan, zigor honi ateak ireki dizkio 197/2006 doktrina babestuz. Erabaki horren kontra jarritako lau helegite onartu dituzte eta beste 19 ukatu dituzte. Beste hiru helegite ez ziren tramitera onartuak ere izan eta beste 21 onartuak izan dira. Horiez gain, 18 helegite onartuak izateko zain daude, Etxeraten esanetan.

 

 

Redoblar esfuerzos contra el chantaje

Etxerat celebró ayer en Tolosa una asamblea extraordinaria para hacer balance de los últimos seis meses, y los familiares de las presas y presos políticos vascos acudieron a ella con datos tan preocupantes como incontestables en la mano. Números que revelan que el nuevo tiempo político que se ha abierto en este país y que trata de asentarse a pesar de los obstáculos, ni siquiera ha asomado en las cárceles, donde la situación es extrema, peor incluso que hace unos meses. En este tiempo, no se han producido acercamientos y, al contrario, varios prisioneros han sido alejados; el Tribunal Constitucional ha avalado la doctrina 197/2006, que supone la aplicación en la práctica de la cadena perpetua; y catorce presos gravemente enfermos permanecen encarcelados a pesar del riesgo que corre su salud.

Los prisioneros y prisioneras siguen siendo objeto de una política carcelaria que aúna venganza y chantaje a partes iguales. Venganza, porque ese ánimo guía, como viene haciendo desde hace décadas, todas las decisiones que los estados español y francés adoptan contra un colectivo al que no han conseguido doblegar y que, aun en una situación tan complicada, ejerce un importante papel como agente político. Y un chantaje que va dirigido tanto a los propios represaliados como a quienes siendo especialmente sensibles a su situación trabajan por alcanzar un escenario de soluciones en el que sus derechos sean respetados. Sabedores de la debilidad de su oferta política, cada vez menos atractiva para la ciudadanía vasca, ambos estados han apostado por mantener una política de rehenes, con la que pretenden condicionar al sector político y social que está emergiendo como verdadera alternativa a su modelo.

La sociedad vasca no quiere venganzas ni chantajes, y los agentes sociales, políticos y sindicales de este país no deberían permitir que estos se mantengan. Etxerat hizo ayer un llamamiento a redoblar esfuerzos para acabar con las medidas de excepción, y todos aquellos que apuestan por un nuevo tiempo en Euskal Herria deberían recoger ese guante, porque ese nuevo tiempo no será real si no llega también a las cárceles.

About these ads

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s