NAFARROA BIZIRIK

Posted: 2012/06/11 in NAFARROA

ALKATE JAUN-ANDEREEN DEIALDIA: Ekainaren 16an, Iruñera ! 500 urteren ondoren … NAFARROA BIZIRIK !

Ekainaren 6an, Nafarroako Foruen Monumentuaren aurrean elkartu ginen, ekainaren 16an deitu dugun Martxa Nazionalera partehartzeko gonbidapena zabaltzeko asmoarekin.

Madrilek eragiten duen inposaketaren aurrean “Gamazada” ezizenarekin ezaguna den mobilizazioa, eredu aukeratu dugu.

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak gure herriko indar politiko ezberdinen babesa jaso dugu (EAJ-PNV, Ezker Abertzalea, Aralar, Eusko Alkartasuna, Alderdi Karlista, independienteak, … ). Atxikimendu hori, herri askoetan eramaten ari duten dinamiketan islatu da (hitzaldiak, gazteluak mugarriztatzeko ekimena, “Konkistak 500 urte” liburuaren zabalpena, …).

Ekainaren 16ko Martxaren barruan, instituzioetako eta udalerrietako ordezkariak bilduko duen zutabe bat egonen da.

Prentsaurrekoan parte hartu dutenak:
-. Agoitz: Unai Lako
-. Atarrabia: Idoia Maia
-. Bera: Marisol Taberna
-. Berriozar: Xabi Lasa
-. Etxarri: Joxi Bakaikoa
-. Irurtzun: Txiki Iriarte
-. Oltza Zendea: Pedro Azparren
-. 1512-2012 Nafarroa Bizirik: Patxi Abasolo Lopez

DEIALDIA:

1512 hartatik ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik da eta, gaurkotasun osoz, honako eskaera luzatzen dugu: egungo nazioarteko testuinguruan, duela denbora gehiegi kendu ziguten nafar naziotasuna berreskuratu eta etorkizun askea izan.

Horregatik guztiagatik, deia bikoitza luzatu nahi dugu:

Batetik, dei egiten diegu jendeari, udalei eta gainontzeko talde zein erakundeei 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenaren ikurra ikusgai izatera.

Bestetik, dei egiten diogu pertsona, talde, elkarte, udal zein instituzio orori Agiri honi zein ekainaren 16ko Euskal Herriko Ibilaldi Nazionalari atxikitzera. Eta, bereziki, 2012ko uztailaren 25ean, Albako Dukearen Armada nafar hiriburuan sartu ziren 500. urteurrena, nafar bandera haga erdian edota dolu-xingolarekin jartzera.

About these ads

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s