HITZETIK EKINTZETARA PASATZEKO

Posted: 2012/01/28 in gatazka politikoa

KONPONBIDEARI BEGIRA

Ezker abertzaleak azpimarratu du “euskal gizartearen gehiengo zabalaren aldarrikapenak bere egiten” hasi dela Lopez

Dena dela, Jaurlaritzako lehendakariari hitzetik ekintzetara pasatzeko dei egin dio. Lopezek atzo Raxoiri ”antzinako Batasuna” legeztatzeko, presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eta larri gaixorik daudenak askatzeko eskatu zion.

“Espainiako Gobernuko presidente Mariano Raxoi eta EAEko lehendakari Patxi Lopezen arteko bilkurak argi uzten du euskal jendartearen gehiengo zabalaren aldarrikapenak bere egiten hasi dela Lopez”. Hala esan du ezker abertzaleak gaur arratsaldean prentsa ohar batean, hasieratik bertatik.

Lopezek atzo Raxoiri ”antzinako Batasuna” legeztatzeko, euskal presoak Euskal Herriko kartzeletara hurbiltzeko eta larri gaixorik daudenak askatzeko eskatu zion, Moncloan egin zuten bileran.

Ezker abertzalearen arabera, ordea, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria “oraindik ez da hitzetatik ekintzetara igaro”, eta “abian den konponbide prozesuari nolako ekarpen praktikoa egingo dioten zehaztu” beharko luke.

PP “bakarrik” dagoela iritzi dio, “immobilismoari eutsiz, eta errepresioa eta eskubide urraketa bihurtuz bere argudio politiko nagusi”, baina esan du ”euskal jendartearen mobilizazioa PPren blokeo estrategia pitzatzen” ari dela. “Are gehiago, ziur gaude euskal jendarteak PPren itxikeriaren horma gaindituko duela”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s